euskaraespañol

Eguneko irudia

ERAKUSKETA: ‘Burdin martxaren ostean’

  • Ekitaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2019/05/13 Noiz arte: 2019/05/17, 09:00 - 20:00

Kokapena

Etxepare erakusketa-aretoa - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

Arte Ederren Fakultateko ikasleek ‘Burdin martxaren ostean’ erakusketan parte hartuko dute, LAN Ikus-entzunezko Langile Jaialdiaren baitan.

UPV/ EHUko Arte Ederren Fakultateko Arte Garaikide, Teknologiko eta Performatiboaren Masterreko ikasleen lanak bildu dira erakusketarako. 2018aren amaieraz geroztik, “Burdinaren martxa” bezala ezagutzen den protestaren inguruan lan egin dute ikasleek, hots, Bizkaiko Labe Garaietako (AHV) langileek 1992ko urrian siderurgia arloko 10.000 lanpostu ingururen kaltetan ezarritako enplegu-erregulazioen eta birmoldaketa-planaren aurka protestatzeko Bilbotik Madrilera antolatu zuten martxa gogora ekarriz.

Halaber, erakusketan izango da gonbidatu legez Bizkaiko iragan industrialaren inguruan interes handia duen Camilo Torres artista txiletarra. Esposizioan bere azken sormen-lanetako batekin parte hartuko du.

 Erakusketa hau astelehenean inauguratuko da, maiatzak 13, 18:30ean, eta Bizkaia Aretoko Etxepare gelan bisitatu ahal izango da maiatzaren 17ra arte. Sarrera doan.