euskaraespañol

Erakusketa

Diziplina anitzeko erakusketa eta kontzertua Bilboko Ingeniaritza Eskolan

  • Ekitaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2022/10/26 Noiz arte: 2022/10/28, 10:00 - 21:00

Kokapena

Bilboko Ingeniaritza Eskola II - M
Rafael Moreno Pitxitxi 2. -48013- Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

Urriaren 26an, asteazkena, 10: 00etatik aurrera Bilboko Ingeniaritza Eskolan, Atlantida Kultur Elkarteak diziplina anitzeko erakusketa bat aurkeztuko du. Gure garaiko adierazpen kulturaletan oinarritutako ibilbidea da (musika, prentsa, poesia, literatura eta abar), eta munduaren esperientziarekin eta bizitzarekin osatzen da. Elkarrizketa bihotzetik bihotzera.

“Norbaitek zerbait agindu digu? Eta, orduan, zergatik espero dugu?” izenburuarekin, ikasle elkarte honek giza bihotzaren egituraren erradiografia egiten du bere sakontasun eta handitasun osoan.

Erakusketa amaituko da kontzertu batekin; ostiralean, urriaren 28an, 17: 30ean, eraikin bereko Areto Nagusian. Bertan, Atlantida Kultur Elkarteko kideek Ede, Club del Rio, Silvio Rodríguez edo Natalia Fourcaderen abestiak abestuko dituzte, besteak beste.