euskaraespañol

Erakusketa: 'Arkitekton'

Noiz eta non

Noiztik: 2023/03/31 Noiz arte: 2023/04/28

Kokapena

Txillardegi aretoa - Carlos Santamaria Zentroa
Plaza de Elhuyar 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Irudia

Deskribapena

Euskal Herriko Unibertsitateko Arkitektura Goi Eskola Teknikoak antolatutako ‘Arkitekton’ izeneko erakusketa Gipuzkoako Campusean ikusgai dago. Erakusketa EHUkultura Gipuzkoa programaren barruan antolatu da eta martxoaren 31tik apirilaren 28ra bitartean egongo da zabalik, UPV/EHUko Carlos Santamaria Zentroko Txillardegi aretoan, Donostian, 08:00etatik 20:30era, astelehenetik ostiralera. Sarrera librea da.

UPV/EHUko Arkitektura Goi Eskola Teknikoan ikasleek egindako 25 lan hautatu eta ikasmaterialean 'arkitekton' gaiarekin harremana duten fitxekin osatu da erakusketa:

Malevitx / 1915: “udan sortu zituen bere lehen obra suprematistak eta abenduan antolatzen da San Petersburgon ‘0.10: azken erakusketa futurista’. Han aurkeztu zituen berrogei obra guztiz ez­figuratibo, tartean Karratu Beltza, eta haserrea eragingo dute. Malevitxentzat, karratua guztia birpentsatzeko eta berregiteko abiapuntu den azken amaiera bat da.”

Oteiza / 1963 “Figuratiboaren eta abstraktuaren arteko muga figuratiboaren aldera higitzen da, guztia figuratibo bilakatzen den arte, guztia amaitu den seinale: naturaz abstraktua den gauza bakarra, ezerez absolutu gisa, ikusmenaren isiltasun hutsa.” (Quosque tándem 79/80)