Gai akademikoen inguruko ebazpenak

Erabakia, 2020ko apirilaren 29koa, UPV/EHUko Graduko eta Graduondoko Ikasketen arloko errektoreordearena, doktorego tesiak gordailuan uzteko eta defendatzeko prozedura zehaztekoa, COVID-19aren epidemiaren kontrako errefortzu neurriak indarrean dauden eperako.

Martxoaren 13ko 463/2020 Errege Dekretuak alarma egoera ezarri zuen COVID-19ak sortutako osasun krisia kudeatzeko. Haren hirugarren xedapen gehigarrian, honako hau dio: «Se suspenden términos y se interrumpen los plazos para la tramitación de los procedimientos de las entidades del sector público. El cómputo de los plazos se reanudará en el momento en que pierda vigencia el presente real decreto o, en su caso, las prórrogas del mismo». Era berean, xedapen gehigarri horren hirugarren atalak honako hau dio: «No obstante lo anterior, el órgano competente podrá acordar, mediante resolución motivada, las medidas de ordenación e instrucción estrictamente necesarias para evitar perjuicios graves en los derechos e intereses del interesado en el procedimiento y siempre que éste manifieste su conformidad, o cuando el interesado manifieste su conformidad con que no se suspenda el plazo».

Bestalde, urtarrilaren 28ko 99/2011 Errege Dekretuak, zeinaren bidez arautzen diren doktoregoko ikasketa ofizialak, hirugarren artikuluan dio doktoregoko ikasketek hiru urte iraungo dutela arduraldi osoan jardunez gero, edo bost urte, arduraldi partzialean jardunez gero, eta epe horiek luzatzea ere egongo dela: bi urte arduraldi osoaren kasuan, eta hiru urte arduraldi partzialaren kasuan.

Honako hauek kontuan hartuta:

  • Martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuak prozeduren epeak eten dituela.
  • Doktoregaiek eska dezaketela, idatziz, baldintza eta epeek indarrean jarraitzea.
  • Organo eskudunak behar diren antolaketa eta instrukzio neurriak har ditzakeela interesdunaren eskubideei eta interesei kalte larririk ez gertatzeko.

Pertsonaren bati kalte egiten badio epeen etenak eta pertsona horrek adierazten badu tesia gordailuan uzteko eta doktore titulua lortzeko interesa duela, beharrezkoa da horretarako neurriak hartzea.

 

Horregatik guztiagatik. eta honako hauek oinarri harturik:

  1. Martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretua, zeinaren bidez alarma egoera ezarri zen COVID-19ak eragindako osasun krisiari aurre egiteko (BOE, martxoaren 14a).
  2. Errektorearen 2020ko martxoaren 14ko Erabakia, errege dekretu hori aplikatzekoa.
  3. 99/2011 Errege Dekretua, urtarrilaren 28koa, doktorego ikasketa ofizialak arautzen dituena, eta UPV/EHUko Doktorego Ikasketen Gestiorako Arautegia, zeinaren azken xedapenetako lehenengoak honako hau dicen: «Eskumena ematen zaio doktoregoko ikasketen gaietarako errektoreorde arduradunari arautegi hau ezartzean sor daitezkeen zalantzak interpretatu eta ebatz ditzan, bai eta arautegi hau garatzen duten arau osagarriak eman ditzan ere».

Beraz, epeen etenak ekarritako ezohiko egoeraren aurrean, eta aintzat izanik Doktorego Ikasketen Gestiorako Arautegiak Graduko eta Graduondoko Ikasketen arloko errektoreordeari ematen dizkion eskumenak, honako hau

 

ERABAKI DUT

 

1.- Honako antolaketa eta instrukzio neurri hauek hartzea doktorego tesiak gordailuan uzteko:

a.- Interesatuak eskarian azaldu beharko du epeen etenak zergatik egiten dien kalte bere eskubide eta interesei.

b.- Eskaria Graduko eta Graduondoko Ikasketen arloko errektoreordeari zuzendu beharko zaio eta erregistro elektronikoaren bidez aurkeztu beharko da.

c.- Gordailuko epea hasiko da zenbatzen tesia onartu izana adierazten duen errektorearen erabakia jasotzen denetik eta hurrengo egunean.

d.- Doktorego Atalaren web orrian argitaratuko dira gordailuan dauden tesien izenak, doktorego tesien atalean.

e.- Tesiak gordailuan dauden bitartean, doktoreak direla egiaztatzen duten pertsonek aukera izango dute tesiak kontsultatzeko, nahi izanez gero, haien edukiari buruzko oharrak egin ditzaten. Eskaria posta elektronikoz egin beharko da: doctorado@ehu.eus

f.- Epaimahaia izendatuko da eta haren osaeraren berri emango zaio doktoregaiari behin tesiaren gordailuko aldia amaitu ondoren, eta jakinaraziko zaio noiztik aurrera egin ahal izango duen defentsa.

 

2.- Honako antolaketa eta instrukzio neurri hauek hartzea doktorego tesien defentsarako:

a.- Doktorego tesiaren defentsa UPV/EHUren lokaletan egingo da bertan direla, gutxienez, epaimahaiko UPV/EHUko kidea edo kideak eta doktoregaia eta zuzendariak. Epaimahaiko gainontzeko kideek bideokonferentziaz hartuko dute parte, edo epaimahaikide horien eta doktoregaiaren eta beste epaimahaikideen arteko komunikazioa bideratzen duen bestelako bitarteko telematikoez.

Aparteko kasuetan, baimena eman ahal izango da pertsona guztiak bideokonferentziaz edo doktoregaiaren eta epaimahaikideen arteko komunikazioa bideratzen duen bestelako bitarteko telematikoez aritzeko, baina horretarako eskaria egin beharko da lehenik, behar bezala justifikatuta, posta elektronikoz, helbide honetara idatzita: doctorado@ehu.eus

b.- Epaimahaiko idazkariak Graduondoko Ikasketen Zerbitzuari jakinaraziko dio, doctorado@ehu.eus helbidera mezu bat bidaliz, zein egunetan egingo den defentsa eta zein sistema erabiliko den, eta mezu horretan bertan saio birtualerako esteka bidaliko dio, behar bezala argitara dadin unibertsitatearen webgunean, {-> Graduondoko ikasketak->Doktoregoa-doktorego tesiak->Tesien defentsa publikoa) atalean, defentsa ekitaldiaren izaera publikoa bermatze aldera.

c.- Defendatzeko ekitaldia amaitu eta gero Tesiaren defentsarako dokumentazio guztia bidali beharko da posta elektronikoz. Zehazki, honako dokumentu hauek:

13. Doktore graduko akta

23. Defentsa ekitaldiko dokumentazioa

24. Tesia irakurri zen eguneko epaimahaiaren azken txostena

25. Doktorego tesia UPV/EHUren gordailu digitalean (ADDI) argitaratzeko baimena

27. Cum laude aipamenerako eranskina

28. Sari berezirako eranskina

 

Cum laude aipamenari eta sari bereziari buruzko dokumentuak {27 eta 28), botoa zehaztuta, epaimahaikide bakoitzak bidaliko dizkio Graduondoko Ikasketen Zerbitzuko buruari (ainoa.larrinaga@ehu.eus), epaimahaikideei botoaren konfidentzialtasuna bermatzeko.

Gainerako dokumentuak (13,23,24 eta 25) helbide honetara bidali beharko dira: doctorado@ehu.eus.

d.- Dokumentazio guztia behin jasota, Graduondoko Ikasketen Zerbitzuak mezu elektroniko bat bidaliko dio doktoregaiari tesiak jasotako balorazioa jakinarazteko eta kasuan kasuko aipamenaren berri emateko,  eta  esango dio zein tramite egin  behar dituen titulua eskuratzeko.

 

3.- Indarrik gabe uzten da martxoaren 10eko Erabakia, COVID-19 birusaren epidemiari eusteko errefortzu neurrien eragina jasan duten doktorego tesien defentsaren ingurukoa.

 

 

 

Leioa, 2018ko apirilaren 29a

 

Graduko eta Graduondoko Ikasketen arloko Errektoreordea

MARIA ARACELI GARIN MARTIN