euskaraespañol

Eguneko irudia

UPV/EHUren Enplegu Publikoaren Eskaintzaren ebaluazio probak hasiko dira

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2023/11/18

Deskribapena

Larunbatean, azaroak 18, 09:45ean
BEC Bilbao Exhibition Centre (3. Pabilioia)
Azkue Kalea, 1, 48902 Barakaldo

Bihar, larunbata, Euskal Herriko Unibertsitatearen azken urteotako Enplegu Publikoaren Eskaintzarik handieneko azterketak hasiko dira. Zehazki, azaroaren 18tik 24ra, oposizio-lehiaketa bidez deitutako 116 lanpostuetarako probak egingo dira. Guztira, 26.273 eskaera jaso dira ezarritako 13 eskaletan probak egiteko.

Interesik duten komunikabideek probaren irudiak hartu ahal izango dituzte  9:45ean,  3. Pabiloian. Bestalde, UPV/EHUko errektore Eva Ferreirak adierazpenak egingo ditu komunikabideen aurrean, leku berean, 10:15ean.