euskaraespañol

Eguneko irudia

Hitzaldia: 'ETEetan enpresa-ondorengotzako prozesu baterako alternatibak. Ikuspegi estrategikoa eta fiskala'

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2024/03/19, 18:30 - 20:00

Kokapena

Gradu-aretoa - Ekonomia eta Enpresa Fakultatea (Sarriko)
Lehendakari Agirre 83. -48015- Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

Hizlaria: Joaquín del Moral, CONFIANZ, SAP + 2 CEO familia-enpresa

'ETEetan enpresa-ondorengotzako prozesu baterako alternatibak. Ikuspegi estrategikoa eta fiskala' izeneko jardunaldia Cámara Bilbaok, Cebekek, Bizkaiko Foru Aldundiak eta UPV/EHUk antolatu dute. Hitzaldian, jabetzako enpresa-ondorengotza aztertuko da; izan ere, erronka estrategikoa da, eta familia-enpresa txiki eta ertain askok aurre egin behar izan diote azken urteotan. 

Ekitaldiaren antolatzaileen arabera, horrelako prozesu bat hasteko arrazoi ohikoenen artean dago bizitza osoan zehar sortutako eta garatutako negozioari jarraipena ematea, lotutako pertsonen (senideak eta/edo langileak) enplegua eta segurtasuna bermatuz. Egindako ahaleginaren kapitalizazio ekonomikoa ere kontuan hartu beharreko beste faktore bat da.

Iturri berberen iritziz, "kasu askotan, ez dago alternatiba egokirik jabetzaren ondorengotza-prozesu bati ekiteko, bai barne-eremuan aukerarik ez dagoelako (familia-ingurunea eta/edo enpresako langileak, zuzendaritza-taldea barne), bai hirugarren ezezagun batek eskuratzeak zalantzak sortzen dituelako. Hasierako egoera edozein dela ere, ekintzarik eza ez da inoiz aukera bat, arrakastaz burutzeko denbora asko eskatzen duten prozesuak baitira".