Enplegu Foroa: lan beharrei erantzuna ematen
- Photocampus
Lehenengo argitaratze data: 2022/05/04
NON: Bizkaia Aretoa. NOIZ: 2022ko maitzaren 3a. NORK: Mitxi. UPV/EHUko Komunikazio Bulegoa
Ia 70 konpainiak 200 lanpostu eskaini zizkieten atzo UPV/EHUk Bilbon egin zuen Enplegu Foroan, gradua amaitzear zuten ikasleei eta ikasketak amaituta zituzten beste batzuei.
Ekitaldiak Lanbideren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilboko Udalaren laguntza eta babesa izan du. “Arrakasta handia” izan du, enpresa parte-hartzaileen hitzetan.Hala, enpresak pozik eta errepikatzeko gogoz, datorren urteko martxoan Bizkaiko Campusean edizio berri bat egiteko lanean ari dira.
Askoz lehenago, bihar bertan, Arabako Campusak Enplegu Gune 2022 egingo du Gasteizko Europa Biltzar Jauregian. Ibilbide luzea duen beste enplegu-foro hori, Arabako enpresa-sarearen agendetan erabat finkatuta dagoen ekitaldia da. UPV/EHUren Arabako Campusak, Gasteizko Udalak eta Arabako Foru Aldundiak batera antolatu duten enplegu-foro honen hamabigarren edizioak Arabako sektore ekonomikoen enplegu-aukerak eta etorkizuneko erronkak aztertuko ditu. Enplegu-eskaintzak eta hedatzeko bidean dauden enpresek eskatutako profilak ere zabalduko dira. Goiz osoan zehar, aldi berean, gaitasunak hobetzeko eta enplegu-bilaketa aktiboan ari direnen informazioa zabaltzeko jarduerak egingo dira, hori guztia UPV/EHUko Enplegu Zentroen laguntzarekin.
Saileko argazki guztiak Photocampusen.
Zuk egindako irudi bat argitaratzea nahi duzu atal honetan? Bidal iezaguzu, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus