ENLIGHTeko Irakaskuntza eta Ikaskuntza Konferentzia
Noiz eta non
Noiztik: 2022/11/17 Noiz arte: 2022/11/18
Kokapena
Online
Deskribapena
ENLIGHTeko Irakaskuntza eta Ikaskuntza Konferentzia azaroaren 17an eta 18an izango da Gotingako Unibertsitatean (Alemania). Ekitaldi honek 200 parte-hartzaile inguru bilduko ditu, aliantzaren bederatzi unibertsitateetako irakasle eta ikasleen artean. UPV/EHUko 25 laguneko delegazioa bidali du ekitaldira; horietako bost, Irakasleen Prestakuntza Masterreko ikasleak dira. Konferentzian antolatutako hitzaldi, tailer eta topaketa ugarietan, irakaskuntza-ekimen eta -esperientzia berritzaileak partekatuko dira, eta, aldi berean, baterako irakasgaiak edo ikastaroak diseinatzeko lankidetza-aukerak bilatuko dira. Ekitaldiaren bigarren edizio honetan, bereziki azpimarratuko dira bertan aurkeztutako irakaskuntza-ekimenen parte-hartzearen, edukien eta ikuspegien inklusioaren eta aniztasunaren dimentsioak.
Aurkezpenak eta tailerrak presentzialak izango dira, baina saio hibridoak ere izango dira, eta aipagarrienak (irekiera-hitzaldia, aliantzaren irakaskuntza-ekimen handiari sariak emateko ekitaldia eta itxiera-saioa) zuzenean transmitituko dira.
-Irekiera ekitaldia eta osoko hitzaldia (adituen eztabaida): azaroaren 17an, osteguna, 11: 30ean
-Aliantzaren irakaskuntza-ekimen handiari sariak emateko ekitaldia: azaroaren 17an, osteguna, 18: 30ean
-Amaiera ekitaldia: Azaroaren 18an, ostirala, 11etan
ENLIGHT aliantzak sareko bederatzi unibertsitateen artean gune irekia sortzeko lan egiten du ikasleentzat eta irakasleentzat, benetako erronkei erantzungo dieten hezkuntza-programen diseinuan arreta jarriz, elkarlanean eta diziplina aniztasunean oinarrituta.
Konferentzia sare sozialetan:
ENLIGHT Twitter
ENLIGHT LinkedIn
Hashtag #TL22ENLIGHT; #Inclusion, #Diversity, #ENLIGHT, #EuropeanUniversities