Abenduak 3 (ostirala), ENLIGHT unibertsitateetako 9 errektoreek Jasangarritasunari buruzko ENLIGHT Adierazpena sinatu dute elkarrekin, unibertsitate bazkide guztiek garapen jasangarri baterantz aurrera egiteko. Jasangarritasunaren erreferente bihurtzeko Gobernantza, Hezkuntza eta ikerketa-jardueraren eremuetan egiturazko neurri zehatzak ezarri nahi dituzte sinatzaileek.
ENLIGHT aliantzaren unibertsitateetan jasangarritasun handiagoa lortzeko bidean
- Albisteak
Lehenengo argitaratze data: 2021/12/09
Jasangarritasunari buruzko ENLIGHT Adierazpenak unibertsitate-aliantzaren xedearen baldintzak berrartzen ditu, eta ikasleak ahalduntzearen garrantzia azpimarratzen du, egungo eta etorkizuneko gizarte-trantsizio nagusiei aurre egin ahal izan diezaien eta bizi-kalitatearen eta iraunkortasunaren bidezko mailak susta ditzan. Ikasleek, aldaketa-eragile diren aldetik, ezagutza, trebetasunak eta ahalmen berritzailea garatzeko aukerak izan behar dituzte klima-aldaketa iraultzeko.
Enlight-ek jasangarritasunari loturiko printzipioak hezkuntza-esparru eta -maila guztietan txertatu, eta jasangarritasunaren kultura finkatu nahi du aliantzaren unibertsitate guztietan.
Unibertsitate-aliantza horren helburuen artean, nazioarteko ikaskuntza- eta irakaskuntza-aukerak eta nazioarteko lankidetza bateratzea dago; hori bateragarri egin nahi da, unibertsitateen barne-logika iraunkorrekin eta ikatz-isurketen murrizketarekin.
Aliantzaren barruko praktiken aniztasunak ikuspegi berriak identifikatzen lagunduko du, eta erakundeen politikak etengabe hobetzeko lankidetza sustatuko du. Helburu nagusia elkarrekiko erreferentzia-mailak ezartzea da, klima-aldaketaren aurka borrokatzeko ditugun estrategiak hobetzeko. Esparru horretan, gizarte-dimentsioa funtsezkoa da bidezko ongizatea sortzeko.
Jasangarritasunari buruzko ENLIGHT adierazpenaren testu osoa.