euskaraespañol

Eguneko irudia

EMBRC-ERIC Europako Ikerketa Azpiegitura handienaren aurkezpen ekitaldia

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2018/06/19, 16:00 - 20:00

Kokapena

Paris (Frantzia)

Deskribapena

European Marine Biological Resource Centre (EMBRC-ERIC) ikerketa azpiegitura handiaren aurkezpen ekitaldia egingo da bihar Parisen Sorbonne Unibertsitatean. Eta Europar Batasunaren egitura erraldoi hori osotuko duten 24 ikerketa zentroetako bat da UPV/EHUren Plentziako Itsas Estazioa (PiE-UPV/EHU).

Ekitaldian izango dira, besteak beste:

  • Jean Chambaz, Sorbonne Unibertsitateko errektorea
  • Jean-David Malo, Europako Batzordeko ordezkaria 
  • José Luis Martín, UPV/EHUko ikerketa arloko errektoreordea
  • Ionan Marigómez, PiE-UPV/EHUko zuzendaria
  • Ibon Cancio, PiE-UPV/EHUk Europa mailako azpiegitura horrekin bat egiteko arduraduna

EMBRC-ERIC bederatzi herrialdeetako 24 zentroetako batasunaren emaitza da. Horien guztien know-how eta baliabideak elkartu eta ikerketa zerbitzuak eskainiz, ingurune aldakor honetan, ekosistemen osasunaren gaineko oinarrizko galderei erantzuna ematen egingo dute lan; baita arlo horretan teknologia zientifikoa sustatu, itsas biologiako modeloekin osasun arloan aurkikuntzak bultzatu, eta Europako itsaso guztietako egoeraren monitorizazioa epe luzean mantendu ere.

Laburbilduz, EMBRC-ERIC azpiegiturak bioteknologia urdinak bezala ezagutzen direnak sustatuko ditu, elikaduraren, osasunaren eta  ingurunearen arloan konponbide jasangarriak bilatzeko oinarrizko eta aplikatutako ikerkuntza bultzatuz.