Emakumeak Afganistanen Unibertsitatera sartzea debekatzeari buruz CRUE Universidades erakundeak egin duen gaitzespen-adierazpenarekin bat dator UPV/EHU:
Emakumeek Afganistanen Unibertsitatera sartzeko duten debekua gaitzesteko adierazpena
Lehenengo argitaratze data: 2022/12/23
Crue Universidades Españolas erakundeak erabat gaitzetsi du Afganistanen emakumeak unibertsitatean eta 12 urtetik gorako neskak institutuan sartzeko dekretatutako debekua.
Unibertsitate-komunitateak, beste behin ere, babesa ematen die Afganistango herriari eta, bereziki, bertako emakume eta neskatoei, eta Kabulgo agintariei eskatzen die bertan behera utz dezatela bere nazioa etorkizun ilun batera kondenatzen duen erabaki bat.