La iniciativa Elur Gaman se llevó los 10.000 euros del primer premio en la tercera edición del BiscayBay Startup Campus (#BBSC). El equipo formado por Jon Barredo, June Sáenz de Urturi, Asier Palacios y Álex Txikon presentó la marca Elur con su modelo Gaman, una solución tecnológica innovadora enfocada en la localización de personas y que permite salvar vidas en situaciones de emergencia.
Elur Gaman, BiscayBay Startup Campus topaketaren hirugarren edizioko irabazlea
Ekimena master amaierako lan gisa sortu zen, eta elur jausien ondorioz estalita geratzen diren biktimak azkar aurkitzeko aukera ematen du
- Albisteak
Lehenengo argitaratze data: 2020/10/06
MBAe3 Ekintzailetza eta Enpresa Zuzendaritza Masterreko ikasturte amaierako lan gisa jaio zen Elur Gaman, eta elur jausi edo luizien biktimak azkar aurkitzeko aukera ematen du.
Soluzio hori urte amaieran merkaturatuko da eta gure planetan dauden baldintza gogorreneko lekuetan probatu da, hala nola Chogori mendian (K2) eta Argentinako San Frantzisko sumendian. Testatze horiek 8.000 metroko mendietan hogei urte baino gehiagoko esperientzia duen Alex Txikon alpinistak egin ditu.
Taldeari, diruzko sariaz gain, aholkularitza profesionala eta negozio eredua garatzeko espazio fisiko bat eman dizkiote. Ekintzaile gazte horiek, gainera, joan den astelehenetik (urriak 5) ia penintsula osoa zeharkatzen ari dira Elur Gaman gailua aurkezteko, Alex Txikonek bere “La montaña desnuda” filma aurkezteko bira baliatuta.
«Gaman japonierazko hitz bat da, ezbeharrak ezbehar erresistentzia izateko eta saiatzen jarraitzeko gaitasuna adierazten du. Gure ustez, termino horrek ezin hobeto azaltzen ditu gailuaren eta gure enpresaren balioak; izan ere, proiektuan lau urtez lan egin ondoren, gure lehen produktua merkaturatu ahal izateko zorian gaude», azaldu du Jon Barredok, gailua merkaturatzeko sortu duten Search and Rescue enpresako zuzendari estrategikoak.
«Merkatuko erreskate gailurik balioaniztunena da, biktimak edozein egoeratan aurkitzeko ahalmena duelako, bai distantzia luzean, bai estalita geratzen direnean. Gaur egun, merkatuan ez dago bi erreskate mota horiei aurre egiteko ahalmena duen gailurik. Azken hilabeteetan, bertatik bertarako hainbat proba egin ditugu, eta 20 km-ko distantziak erdietsi ditugu distantzia luzeko probetan eta 1,5 km-ko distantziak elur jausien kasuan; hau da, konpetentziak eskaintzen dituen gailuek baino 16 bider emaitza hobeak», zehaztu du Barredok.
Era berean, soluzio teknologiko sorta bat garatzen ari da Elur, hainbat aplikazio, drone eta erreskate taldeak kudeatzeko softwareren bidez, besteak beste, larrialdiak kudeatzeko sistema oso bat eskaintzeko.