euskaraespañol

Eguneko irudia

Elkanok 200 urte bete ditu

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2018/07/09, 12:00 - 00:00

Kokapena

Graduen aretoa - Ekonomia eta Enpresa Fakultatea (Elkano)
Elcano 21. -48008- Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

Bilboko merkataritza eskola, duela 200 urte sortutakoa, munduko lehenetarikoa eta estatuko lehena izan zen merkataritza ikasketak eskainitzen. 1818ko uztailaren 9an Errege Probisioa argitaratu zen Bilbon merkataritza diziplinak emateko eskola bat sortzeko.

Eskolaren lehen etapa Kontsulatuak Udaletxearen goiko solairuetan zituen geletan hasi zen. Gero Elkano kalera igaro zen eta urte askotan Bilboko Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskola izan zen, zein gaur egun UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultatea den.

Bigarren mendeurrenaren ospakizuneko lehen ekitaldian hauek parte hartuko dute:

  • Patxi Juaristi , Bizkaiko Campuseko errektoreordea
  • Xabier Otxandiano, Bilboko Udaleko Ekonomia Garapen, Merkataritza eta Enplegu Saileko zinegotzi ordezkaria
  • Lorea Bilbao, Bizkaiko Euskara eta Kultura Saileko foru diputatua
  • Jon Barrutia, Ekonomia eta Enpresa Fakultateko dekanoa
  • Pedro M. Gómez, Ekonomia eta Enpresa Fakultateko dekanorde koordinatzailea, Elkanon

Mª Jesús Cava Mesak, historialariak,  Bilbao en el bienio 1818-1819  hitzaldia emango du.