euskaraespañol

Jardunaldia: Eleaniztasuna eta Hizkuntza-gaitasun akademikoa Derrigorrezko Hezkuntzan

Noiz eta non

2023/02/23, 09:00 - 14:00

Kokapena

Areto nagusia - Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
Avenida de Tolosa 70. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Euskal Herriko Unibertsitateko DREAM ikerketa-taldeak ‘Eleaniztasuna eta hizkuntza-gaitasun akademikoa Derrigorrezko Hezkuntzan’ jardunaldia antolatu du. Ekitaldia otsailaren 23an izango da, 9:00etatik 14:00etara, Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko Areto Nagusian (HEFA I), Donostian. Jardunaldiaren irekiera Beñat Amenabar fakultateko dekanoak eta Beronika Azpillaga UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko Euskararen eta Kulturaren arloko zuzendariak egingo dute.

Jardunaldia euskaraz egingo da.

Jardunaldian, gaian adituak diren irakasle, teknikari eta ikertzaileek parte hartuko dute. Ekitaldiaren ardatza ikasleen eleaniztasuna eta hizkuntza-gaitasuna izango dira, zehazki, derrigorrezko hezkuntzako ikasleen errendimendu akademikoan hizkuntza akademikoa lantzearen onurak. DREAM ikerketa-taldeak (jardunaldiaren antolatzaileak), Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, ikerketa-proiektu bat gauzatu du, eta Oihana Leonet taldeko ikertzaile nagusiaren eskutik aurkeztu ditu lehen emaitzak foro honetan. Era berean, Jasone Cenozek azterlan honen nazioarteko egoeraren berri emango du; ondoren, Berritzeguneko teknikariek hizkuntzen garapenari buruzko xehetasunak emango dituzte, batez ere curriculum berriaren diseinuari buruzkoak, orientazio posibleak zirriborratzeko; eta, azkenik, mahai-inguru bat eratuko da proiektuan parte hartzen duten hizlarien eta irakasleen artean.

EGITARAUA

9:00-9:30 Harrera

9:30-10:00 Beñat Amenabar Perurena (Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko dekanoa) eta Beronika Azpillaga (Gipuzkoako Campuseko Euskararen eta Kulturaren arloko zuzendaria)

10:00-10:50 Jasone Cenoz (DREAM ikerketa taldeko buru ohia eta UPV/EHUko katedradun ohia)

  • Eleaniztasuna eta Hizkuntza-gaitasun akademikoa

10:50-11:40 Oihana Leonet (DREAM ikerketa taldeko burua)

  • Translanguaging pedagogikoa curriculumean: esperientzia eta emaitzak

11:40-12:10 Atsedena

12:10-13:00 Joseba Ibarretxe Fernandez de Larrinoa eta Birginia Pozo Gonzalez (Berritzegune Nagusia)

  • Hizkuntzen garapena curriculum berrian

13:00-14:00 Hizlariekin mahaingurua

14:00 Itxiera