euskaraespañol

Eguneko irudia

Kongresua

UPV/EHUko ikasleen VII. Kongresuak GRAL onenak sarituko ditu

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2024/10/26, 09:30 - 14:00

Kokapena

Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

Urriaren 26an, larunbata, goizeko 9.30etan Bilboko Bizkaia Aretoan, UPV/EHUko Ikasleen VII. Biltzarra ospatuko da. Kongresu honetan 2023-2024 ikasturteko Gradu Amaierako Lanak (GRAL) sarituko dira. Lan horien aztergaiek Nazio Batuen 2030 Agendaren Garapen Iraunkorrerako Helbururen bat (GIH) jorratzen dute.

Seigarren edizio honetan, zientzia arlo guztietako 132 proposamen aurkeztuko dira (aurreko deialdian baino 33 gehiago), azken urteetan partaidetzan eman den goranzko joera sendotuz.

Lanen aurkezpenaren ondoren, Zientzia eta Gizarte Garapenaren eta Transferentziaren arloko Errektoreordetzak izendatutako batzorde zientifikoak bederatzi Gradu Amaierako Lan (GRAL) onenak sarituko ditu:2 sari lau ikerketa-ardatz bakoitzeko (pertsonak, planeta, oparotasuna eta pakea-aliantzak), eta sari berezi bat ikaskuntza-zerbitzua metodologiarekin garatutako GRALentzat.

  • 300 euroko saria ardatz bakoitzeko 1. GrAL onenari.
  • 150 euroko saria ardatz bakoitzeko 2. GrAL onenari.
  • 300 euroko sari berezia ikasketa-zerbitzu metodologiaz garatutako GrALari.

Eva Ferreira UPV/EHUko errektoreak eta David Hoyos EHUGune, Konpromiso eta Eragin Sozialaren arloko zuzendariak sariak banatuko dituzte jardunaldiaren amaieran.

Informazio gehiago: Egitaraua eta hizlariak