-
Ereño Gorria kareharria da mundu mailako ondarea osatzen duten 50 harrietako bat
-
% 92ko okupazioa UPV/EHUko graduatuen artean
-
Aurkitu dute nola kontrolatzen eta gobernatzen dituzten zelulek beren lekualdatzeak
-
Arotza, fisikaria eta jakite hutsaren atsegina
-
103 master ofizialek eta berezko 72 tituluk osatuko dute UPV/EHUren 2024-2025eko eskaintza
UPV/EHUko irakasleek online bidezko ebaluazio probetan egokitzapenak ezartzen dituzte hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleentzat
- Albisteak
Lehenengo argitaratze data: 2020/06/01
![](https://ehu.eus/documents/10136/14616501/banda_web2.jpg/10055f79-6205-bdff-945d-9e0a7ecb3045?t=1591007030000)
Euskal Herriko Unibertsitatearen Ezgaitasunak dituzten Pertsonentzako Zerbitzuak EHU edonondik programaren esparruan sortutako gida hau jarri du unibertsitateko irakasleen esku: 'Online ebaluazio probetarako hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleen arreta'. Programa horrek irakaskuntza ez-presentziala bultzatzen du COVID-19 koronabirusak eragindako pandemiaren ondoriozko konfinamendu aldia mantentzen den bitartean.
Gidak irakasleentzako hainbat aholku praktiko jasotzen ditu, labur, online modalitateko ebaluazio probetan egokitzapenak aplikatzeari buruz. Helburua da unibertsitateko irakasleei jardunbide egokien gako batzuk ematea, hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleek online azterketetan dituzten beharrei erantzuteko.
Ane Amondarain Euskal Herriko Unibertsitateko desgaitasun teknikari arduradunak honako hau azpimarratu du: “Gida hau campus birtualarekin koordinatuta egindako lanaren emaitza izan da, alde batetik, Blackboard Collaboratte plataformaren irisgarritasuna eta erabilgarritasuna bermatzeko, eta, bestetik, ikasgela birtualak inklusiboak izan daitezen. Gaur egun, 1.000 irakasle baino gehiago ari dira online azterketetan egokitzapenak egiten eta beharrezkoak diren laguntza neurriak aplikatzen. Gure ustez, irakasleak funtsezko piezetako bat dira unibertsitatean desgaitasunak eta/edo hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleen inklusioa arrakastaz lortzeko”.
Ikasle horien ezaugarriak askotarikoak eta heterogeneoak dira; beraz, egokitzapenak desberdinak eta espezifikoak dira kasuan kasu. Eta hau esanez amaitu du: "Ebaluazio probetan galdetegiak erabiltzean, horien konfigurazioa bera funtsezkoa da ebaluazio-proban sarbide oztopoak kentzeko. Ebaluazio probetan ehuneko denbora gehigarria izatea da ikasleek gehien eskatzen duten egokitzapena, baina badira online ebaluazio probetan bestelako baliabideak erabiltzen dituzten ikasleak ere (zeinu hizkuntzaren interpretea edo hezkuntza laguntza langileak,esaterako)".