Ikasturte hasiera, iruditan
- Kronika
Lehenengo argitaratze data: 2021/09/16
Carlos Santamaria Zentroak hartu zuen atzo Euskal Herriko Unibertsitatearen 2021-2022 ikasturteari hasiera emateko ekitaldi ofiziala. Osasun-egoeragatik edukiera txikiagoa izan arren, Iñigo Urkullu lehendakaria eta Eva Ferreira errektorea buru izan zituen zeremoniak ordezkaritza instituzional eta sozial zabala bildu zuen. Aurten, Albert Fert, UPV/EHUko irakasle ospetsua, Fisikako Nobel saridunari egokitu zitzaion hasierako ikasgaia, eta bere ibilbidea gidatu duten bi grinei buruz hitz egin zuen: ikerketa eta irakaskuntza. Horrez gain, bere ekarpen batzuk errepasatu zituen, magnetorresistentziaren arloan.
Bestalde, Eva Ferreira errektoreak berariaz eskertu zion unibertsitate-komunitate osoari aurreko ikasturtea baldintza onenetan aurrera eramateko egindako lana: "Gure unibertsitateko kide guztiek aparteko ahalegina egin dute, eta eskerrak eman behar dizkiet egin duten lan handiagatik". Esker on hori irudi bihurtu zen, Karmele Jaioren hitzekin eta ahotsarekin batera, goiko bideoan
Azken hitzaldia Iñigo Urkullu lehendakariak egin zuen, eta 18 hilabete hauetan unibertsitate-komunitateak gizartearen zerbitzura balioak, ezagutza eta ikerketa igortzeko egindako ahalegina eskertu zuen.
Ohi bezala, UPV/EHUko Abesbatzaren Gaudeamus Igiturrek itxi zuen ekitaldia.