euskaraespañol

Jardunaldia: “Ekonomia Itunaren zeharkako adostasuna: berezitasun bat euskal sistema politikoan”

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2024/11/14, 09:00

Kokapena

Bilbao (Bizkaia)

Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

Datorren asteazkenean, azaroaren 14an, “Ekonomia Itunaren zeharkako adostasuna: berezitasun bat euskal sistema politikoan” jardunaldia egingo da Bizkaia Aretoan, Kontzertu Ekonomikoaren Dokumentazio eta Ikerketa Zentroak eta Foru Ogasunek antolatuta. Jon Garro, Asier Blas eta Mikel Erkoreka UPV/EHUko ikerlariek egindako “Ituna 2024: Kontzertu Ekonomikoari eta autogobernuari buruz Euskal Autonomia Erkidegoko elite politikoak duen iritzia eta balorazioa” azterlana osorik aurkeztuko da ekitaldian.

Ikerketaren aurkezpenaz eta gaian sakontzen duten hainbat ponentziaz gain, jardunaldiak “Percepción del autogobierno y del sistema de financiación en Catalunya: Opinión pública y construcción de la agenda gubernamental” hitzaldia ere eskainiko du, Institut d’Estudis de l’Autogovern-eko Mireia Grauren eskutik.

Egitaraua

9:00 - Harrera

9:30 - Jardunaldiaren hasiera

José Rubí, Ad Concordiamko zuzendaritza batzordeko presidentea

Joseba Agirreazkuenaga, Ituna Agiritegia eta Historia Garaikideko Katedradun Emeritua (UPV/EHU)

9:40 - Ekonomia Ituna 1878-1937an, arazo tekniko baten konponbide politikoa ala arazo politiko baten konponbide teknikoa?

Eduardo Alonso - Ituna Agiritegia eta Historia Garaikidearen Saila (UPV/EHU)

10.10 - Ekonomia Itunari buruzko kontakizun legitimatzailearen oinarriaketa bilakaera

Mikel Erkoreka - Ituna Agiritegia eta Politika Publikoen eta Historia Ekonomikoaren Saila (UPV/EHU)

10.40 - Autogobernuaren eta finantzaketa-sistemaren pertzepzioa Katalunian: iritzi publikoa eta gobernu-agendaren eraikuntza

Mireia Grau - Institut d 'Estudis de l' Autogovern

11.30 – Atsedenaldia

12.00 - Ituna 2024 inkesta: Euskal Autonomia Erkidegoko elite politikoak Ekonomia Itunari eta autogobernuari buruz duen iritzia eta balorazioa

Jon Garro - Ituna Agiritegia eta Politika eta Administrazio Zientzia Saila (UPV/EHU)

Asier Blas - Politika eta Administrazio Zientzia Saila (UPV/EHU)

12:30 - Mahai-ingurua: Benetan al da Ekonomia Ituna zeharkako adostasun araua Euskadin?

Moderatzailea: Joseba Agirreazkuenaga - Ituna Agiritegia eta Historia Garaikideko Katedradun Emeritua (UPV/EHU)

EAJ-PNV - Aitor Arregi, Bizkaiko Batzar Nagusiak

EH Bildu - Arantza Sarasola, Bizkaiko Batzar Nagusiak

PSE-EE - Josu López, Arabako Batzar Nagusiak

PP - Antonio Damborenea, eusko legebiltzarkide ohia

13:50 – Itxiera

Itxaso Berrojalbiz - Bizkaiko Ogasun eta Finantza Foru Diputatua