euskaraespañol

Eguneko irudia

Gipuzkoako Campuseko espediente onenei omenaldia

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2018/11/22

Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako Campuseko 2017/2018 ikasturteko espediente onenei omenaldia egin zitzaien Donostiako Carlos Santamaria Zentroan. Nekane Balluerka UPV/EHUko errektorea eta Agustin Erkizia Gipuzkoako Campuseko errektoreordea ekitaldiaren buru izan ziren. Halaber, Ander Aizpurua Kutxa Fundazioko zuzendari nagusiak bikaintasunaren inguruan hitzaldia eskaini zuen. Halaber, Helene Colomo Zuzenbide Graduko iazko espediente onenak ikasleen izenean hitz egin zuen. Ikasleekin batera senitartekoak, lagunak eta campuseko dekanoak zein zuzendariak egon ziren. Ekitaldiaren amaieran Garikoitz Mendizabal txistulariak eta Aitor Furundarena soinujoleak musika emanaldia eskaini zuten. Mokadu batek amaiera eman zion ekitaldiari Andrestegi aretoan.