Arabako Campusak ongietorria emango die nazioarteko ikasleei
- Ekitaldia
Noiz eta non
2022/09/19, 10:00
Kokapena
Areto nagusia - Letren Fakultatea
Paseo de la Universidad 5. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)
Deskribapena
Astelehenean, irailaren 19an, 10:00etan, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Letren Fakultateko Areto Nagusian, Gasteizen, Arabako Campuseko nazioarteko eta SICUEko ikasleei ongietorria egiteko ekitaldia egingo da, Euskara, Kultura eta Nazioartekotzeko Errektoreordetzak antolatuta.
Erakundeetako eta unibertsitateko ordezkarien ongietorri ofiziala jasotzeaz gain, trukeko ikasleek zuzenean ezagutu ahal izango dituzte UPV/EHUko ikasleentzako unibertsitate zerbitzuak eta campusek antolatutako kirol eta kultura jarduerak, bai eta hirian diren aisialdiko eta denbora libreko aukerak ere.
Ekitaldiko programa:
10:00: Agintarien Agurra
10:30: Nazioarteko arduradunen ongietorria
11.00: Kultura arduradunen eta kultur taldeen aurkezpena
11.45: Talde argazkia
12.00: Herri kirolak, talo tailerra eta txozna eta kultur eta kirol jardueren berriematea Farmazia Fakultatearen atzeko plazan