-
Erasmus Mundus Joint Master Degree in Enviromental Contamination and Toxicology ECT+ programaren hirugarren promozioaren graduazioa
-
UPV/EHUk bere Formula Student ibilgailuak aurkeztu ditu Erresuma Batuan
-
Low cost teknologia berria, droneen arteko talkak saihesteko
-
Paris 1900-2024: lehenengo emakume olinpiarretatik lehenengo joko parekideetara
Beñat Caira Lago ikasle ohiak irabazi du Robot beka
Industria Ingeniaritzako Unibertsitate Masterraren matrikularen kostu osoa estaltzen du bekak
- Kronika
Lehenengo argitaratze data: 2023/02/27
![Ezkerretik eskuinera, Jaume Carot, Universitat de les Illes Balears unibertsitateko errektorea, Beñat Caira Lago eta Bernat Bonnín, Robot, S.A. enpresako presidentea.](https://www.ehu.eus/documents/10136/42408054/becarobot_web.jpg/d07656e9-162a-fab3-5e57-560fe4ea77d9?t=1677483615018)
Beñat Caira Lago Gasteizko Ingeniaritza Eskolako Automozio Ingeniaritza graduko ikasle ohiak Robot beka irabazi du Balear Uharteetako Unibertsitateko Industria Ingeniaritzako Masterra egiteko, “Rally edo drift ibilgailuentzako pedalier baten diseinua eta optimizazioa” izeneko gradu amaierako lanari esker.
Robot SAk sortu eta UIBk Balear Uharteetako Unibertsitatea-Emprendida Fundazioaren bidez (FUEIB) eta Goi Eskola Politeknikoarekin (EPS) lankidetzan deitutako bekak Industria Ingeniaritzako Unibertsitate Masterreko matrikularen kostu osoa estaltzen du 2022-23 eta 2023-24 ikasturteetan. Sariak ikasleen ahalegina aintzatetsi eta lan mundura sartzen lagundu nahi die, kalifikazio maila altua eskainiz.