euskaraespañol

Ekonomia eta Enpresa Fakultateko ikasleak graduatzeko ekitaldia (Elkano)

  • Albisteak

Noiz eta non

2023/11/16, 18:00

Kokapena

Graduen aretoa - Ekonomia eta Enpresa Fakultatea (Elkano)
Elcano 21. -48008- Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

Ostegunean, azaroak 16, 18: 00etan, Ekonomia eta Enpresa Fakultateko (Elkano) Negozioen Kudeaketako Graduko 2022-2023 ikasturteko promozioko ikasleen graduazio-ekitaldia egingo da. 43 ikasle joango dira ekitaldira. Sari-banaketan, Jon Fernández San Salvador del Valleri 2021/22 ikasturteko Aparteko Saria emango zaio, Erik Guerrero Madrir jaunari espediente onena duen ikasle-saria eta Saadia El Karfi Halloum sustapeneko GrAL onena duen ikasle-saria.

Ekitaldi akademikoko buru izango dira Gorka Moreno Bizkaiko Campuseko errektoreordea, Itziar Agirre Berriotxoa Eusko Jaurlaritzako Ogasun sailburuordea, Jon Barrutia Ekonomia eta Enpresa Fakultateko dekanoa eta Nagore Embeita Ekonomia eta Enpresa Fakultateko Elkanoko koordinatzaileordea. Iñaki Ruiz Bizkaiko Ekonomialarien Euskal Elkargoko lehendakariak ere parte hartuko du. Ekitaldia amaitzeko, Ina Dantza Eskolaren dantza emanaldia eta UPV/EHUko abesbatza izango dira.

Ekitaldiaren programa

- Ongietorria: Nagore Embeita Elkano Saileko dekanorde koordinatzailearen eskutik.

- Jon Barrutia, Ekonomia eta Enpresa Fakultateko dekanoaren hitzaldia.

- Iñaki Ruiz, Ekonomisten Euskal Elkargoko presidentearen hitzaldia.

- Egoitz Etxeandia, ikasle ohi eta Harvard eta Head of STEAM Unibertsitateko kolaboratzailearen hitzaldia Teach For All-en.

- Jon Fernández San Salvador del Valle, 2021/22 ikasturteko Aparteko Saria.

- Erik Guerrero Madrid, promozioko espedienterik onena duen ikaslearen hitzaldia.

- Saadia El Karfi Halloum, promozioko GrAL onena duen ikaslea.

- Diploma banaketa.

- Itziar Agirre, Eusko Jaurlaritzako Ogasun sailburuordea.

- UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko errektoreorde Gorka Morenoren hitzaldia.

- Ina Dantza Eskolaren emanaldia.

- UPV/EHUko abesbatzaren emanaldia.