euskaraespañol

Eguneko irudia

Campus Bizia Lab programa: 'GrAL eta MALak iraunkortasunaren alde'

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2022/06/23, 10:00

Kokapena

Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

Euskal Herriko Unibertsitateak jardunaldi bat jarri du abian Campus Bizia Lab (CBL) programa barruan, “GrAL eta MALak iraunkortasunaren alde”. CBL programaren helburua UPV/EHUn iraunkortasuna sustatzea da, eta jardunaldi honetan topaketa bat antolatuko da unibertsitate-komunitate osoarentzat (IRI, AZP eta ikasleak) eta CBL proiektuen aurrerapenak ezagutzeko interesa duten beste eragile batzuentzat. 
 
CBL programaren 5. edizio honetan 400 pertsona bilduko dira 28 proiekturekin elkarlanean, ikasleen GrAL eta MALen ekarpenari esker. Jardunaldi honek erronka berriak zehaztu nahi ditu UPV/EHUko iraunkortasunaren arloan, CBL programa zabalduz. Honekin unibertsitateko hainbat diziplina, estamentu eta unibertsitate- eta/edo ikerketa-zentrotako pertsonen parte-hartzea sustatu nahi da. 

Programa 

10:00 – 10:15. Jardunaldiaren irekiera 

Estibaliz Saez de Camara Oleaga. UPV/EHUko Iraunkortasunaren eta Gizarte Konpromisuaren arloko zuzendaria 

10:15 – 11:30. Gradu Amaierako eta Master Amaierako Lanen (GrAL/MAL) aurrerapenen aurkezpena 
CBL programan parte hartzen duen ikasleria 

11:30 – 12:00. Atsedena 

12:00 – 13:10. Gradu Amaierako eta Master Amaierako Lanen (GrAL/MAL) aurrerapenen aurkezpena 
CBL programan parte hartzen duen ikasleria 

13:10 – 13:15. Itxiera 

Informazio gehiago, hementxe.