-
Erasmus Mundus Joint Master Degree in Enviromental Contamination and Toxicology ECT+ programaren hirugarren promozioaren graduazioa
-
Adimen Artifizialeko Graduaren lehen promozioa
-
UPV/EHUk bere Formula Student ibilgailuak aurkeztu ditu Erresuma Batuan
-
Gure babeslerik onena
-
Low cost teknologia berria, droneen arteko talkak saihesteko
EHU Quantum Center-en aurkezpena
- Ekitaldia
Noiz eta non
2022/05/23, 11:30
Kokapena
Baroja entzunaretoa - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)
Deskribapena
Astelehen honetan aurkeztuko da EHU Quantum Center, kuantikako oinarrizko ikerketa, ikertzaileen prestakuntza eta ezagutzaren transferentzia gizarteari eta enpresei integratuko dituen UPV/EHUren zentroa.
Zentroaren helburua da fenomeno eta sistema kuantikoak aurkitzea eta aztertzea; Zientzia eta Teknologia Kuantikoari buruzko ezagutza zabaltzea; eta aplikazio teknologikoak garatzea. Ikerketa, prestakuntza eta transferentziaren arteko elkarrekintzaren bidez egingo du, bai tokian-tokian, bai nazioartean proiektatzeko asmo argiarekin.
Aurkezpenean parte hartuko dute:
• Eva Ferreira, UPV/EHUko errektorea.
• Jokin Bildarratz, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua.
• Gonzalo Muga, EHU QC zentroko zuzendaria.
• Hitzaldia, Institute for Quantum Technologies in Occitanie institutuko zuzendarikide David Guery-Odelinen eskutik.
• Inmaculada Arostegui, UPV/EHUko Ikerketako errektoreordea