Eder Amayuelas, UPV/EHUko ikertzailea, FameLab bakarrizketen lehiaketa finalean egon da
- Kronika
Lehenengo argitaratze data: 2018/05/22
Eder Amayuelasek –geologo ikasketaz eta Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko ikertzailea kristalografian– Espainiako FameLab lehiaketako finalean esku hartu du. Finala maiatzaren 17an izan zen Madrileko Galileo Galilei aretoan. Ederrek ez du lortu sailkatzea lehen hiru kideen artean, baina lorpen handia da finalera iritsi izana. Irabazlea Juan Margalef izan da, Karlos III.a Unibertsitatekoa, bigarren sailkatua Ignacio Crespo, Valentziako Unibertsitate Katolikokoa eta hirugarrena Raquel Medialdea, Liverpool-eko Unibertsitatekoa. FameLab bakarrizketa zientifikoen nazioarteko lehiaketa bat da, zientzia zabaldu egiten duena talentu berriak identifikatuz, sortuz eta ezagutaraziz.
Esteka honetan ikus dezakezue Eder Amayuelasen bakarrizketa:
Eta beste esteka honetan finala ikus dezakezue: