euskaraespañol

Eguneko irudia

Gaur UPV/EHUko errektorea aukeratzeko hauteskundeen bozketa egingo da

Noiz eta non

2016/11/24 2016/11/24, 09:00 - 18:00

Kokapena

Baroja entzunaretoa - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

Gaur, azaroak 24, UPV/EHUko kideek errektorea aukeratzeko hauteskundeetako bozketa egingo da.

Errektorea sufragio unibertsal haztatuaren bidez hautatzen da. Unibertsitateko komunitatea osatzen duten 47.705 pertsonak bost taldetan banatzen dira: unibertsitatearekin lotura iraunkorra daukaten 2.239 irakasle doktore; unibertsitatearekin lotura iraunkorra daukaten 311 irakasle ez doktore; gainerako 2.965 irakasle eta ikertzaile; 40.352 ikasle eta administrazio eta zerbitzuetako 1.879 langile. Esan bezala, botoa haztatua da: irakasle doktore iraunkorrei % 56,25 dagokie; irakasle iraunkor ez-doktoreei, % 7,50; gainerako irakasle eta ikertzaileei, % 2,09; ikasleei % 22,08; eta, azkenik, administrazio eta zerbitzuetako langileei, % 12,08

Hauteslekuak 9:00etatik 18:00etara egongo dira irekita. Irakasleek eta ikasleek kasuan kasuko ikastegian eman behar dute botoa, eta irakasle iraunkor ez-doktore, gainerako irakasle eta ikertzaile eta administrazio eta zerbitzuetako langileek dagokien campusean. Horrezaz gain, zortzi zentrotan beste hauteskunde prozesu batzuk egingo dira bihar, Zentroko Batzordeen berriztea eta zentro berrietako egoitza batzorde y ataleko batzarren eratzea.

Guztira 74 hauteskunde-mahai eratuko dira. Kide batzuek dagoeneko botoa eman dute, aldez aurretik, azaroaren 14tik 18ra bitartean botoa emanda.

Aurreikuspenen arabera, 20:30etik aurrera, Bizkaiko Aretoko Baroja aretoan (Abandoibarra 3, Bilbo, 2. solairua), Iñaki Goirizelaia errektoreak hauteskundeetako behin-behineko emaitzak jakinaraziko ditu.

Hautagai bakarra Nekane Balluerka denez, aldeko botoa edo boto zuria besterik ezin izango da eman. Hautagai hori hautetsia izateko, nahikoa izango da emandako botoen herena lortzea, egin beharreko haztapenak eginda. Hauteskundeen behin betiko emaitza abenduaren 1ean aldarrikatuko da, inpugnazioetarako epea behin amaitu ondoren.