Fisikako Nobel Saridun Klaus Von Klitzingen hitzaldia Bizkaia Aretoan
Noiz eta non
Noiztik: 2016/09/28 Noiz arte: 2016/09/23, 19:00 - 15:30
Kokapena
Bizkaia
Bilbao (Bizkaia)
Deskribapena
Irailaren 28an, asteazkena, 19:00etan, Bizkaia Aretoan (Abandoibarra Etorb. 3, Bilbo), Klaus Von Klitzing Fisikako Nobel Sariak Kilogramo berri bat 2018an: Metrologia arloko iraultza handiena Frantziako Iraultzaz geroztik hitzaldia eskainiko du. Topaketa Passion for Knowledge jaialdiaren barruan kokatzen da.
Klaus Von Klitzing-ek Fisikako Nobel Saria jaso zuen 1985ean Hall efektu kuantikoaren aurkikuntzagatik. Gaur egun, zehaztasun handiko neurketetan erabiltzen da bere aurkikuntza, eta maila mikroskopikoan dispositibo nanoelektronikoen ulermena ahalbidetu du
Sarrera librea eta doakoa da aforoa bete arte baina aldez aurretik izena ematea gomendatzen da online erregistro honen bitartez. Izena ematen dutenek lehentasuna izango dute. Hitzaldia ingelesez izango da eta aldibereko itzulpena izango du euskara eta gaztelaniara.