Euskal Hedabideen 2017ko Urtekaria aurkeztuko da Durangoko Azokan
Noiz eta non
2017/12/07, 14:00 - 00:00
Deskribapena
Euskal Hedabideen Behategiak 2017ko Urtekaria aurkeztuko du Durangoko Azokan (Areto Nagusian), argitaratzen duen hirugarrena. Argitalpena urteak euskal komunikazioaren alorrean gertatukoari begirada sakona emateko sortu zen, eta amaitzen ari den urtean komunikazioaren inguruan gertatutako aldaketen kronika ez ezik, ikus entzunezkoaren sektoreak eta testuinguru sozioekonomikoak ezarritako baldintzak aztertzen ditu argitalpen berrian. Horiez gain, gogoetarako bi kutxa handi irekiko ditu: komunikazio-espazioa eta ingurune digitala.
Urtekaria aurkezteko ez ezik, Behategiak, ekitaldi berean, aurrerantzean izango duen kide berriaren onarpen ekitaldi ofiziala egiteko baliatuko du. Hekimen Euskal Hedabideen elkartea, UPV/EHU, Deustuko Unibertsitatea eta Mondragon Unibertsitatea izan dira, orain arte, Behategia osatu duten erakundeak, eta Udako Euskal Unibertsitatea batuko zaio orain.
Urtekariaren aurkezpenean eta hitzarmen berriaren sinatze ekitaldian, unibertsitateetako errektoreak, tartean Nekane Balluerka UPV/EHU errektorea izango delarik, eta sektoreko ordezkariak egongo dira, eta atsegin handiz gonbidatzen zaitugu.
Iazko urtarrilean abiatu zuen ibilbidea Behategiak (www.behategia.eus), sektorearen eta akademiaren arteko lankidetza espazio gisa. Orain, Udako Euskal Unibertsitatearen gehitzeak elkarrekin eraginez lanean jarraitzeko aupada dakar behatoki honetara. Elkarrekintza horren lehen emaitza da, hain zuzen, aurten hirugarren aldiz osatu dugun 2017ko euskal hedabideen urtekaria.