euskaraespañol

Eguneko irudia

RED-U Nazioarteko Biltzarra: ‘Unibertsitatea eta garapen iraunkorra'

Noiz eta non

Noiztik: 2017/11/13 Noiz arte: 2017/10/26, 09:00 - 13:55

Kokapena

Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

Astelehenean, azaroak 13, 09:00etan, Bizkaia Aretoan (Abandoibarra, 3. Bilbo),  RED-U (Red Estatal de Docencia Universitaria) elkarteak batzordea egingo du, baita RED-U 2017 Nazioarteko Biltzarra ere. ‘Unibertsitatea eta garapen iraunkorra: etorkizuna konprometitzen duten ikaskuntza esperientziak' goiburuz, UPV/EHUk antolatutako topaketak unibertsitateetako ideiaz eta esperientzia iraunkorrez hausnartuko du. Ekintza horiekin unibertsitateek nahi dute ikasleak kontzientziatu eta haiei erakutsi nola aldatu ahal duten munduan goi-mailako ikasketen bidez.   Idoia Fernández, UPV/EHUko Berrikuntza, Gizarte konpromisoaren eta Kulturgintza arloko errektoreordea eta Gregorio Rodríguez RED-U elkartearen presidenteak hasiera emango die topaguneari.

Nazioarteko biltzarran hauek hartuko parte, besteak beste:

  • Peter Higgins, Edimburgoko Unibertsitateko irakaslea, eta  Eskoziako Nazio Batuen Erakundearen Eskualdeko Zentroaren zuzendaria
  • Roberto Bermejo, UPV/EHUko ekonomia iraunkorrean irakasle emeritua, Ekopol ikertaldearen  eeta Hegoa Institutuaren kidea
  • Susan Nesbit,  Kanadako Britainiar Columbiako Unibertsitateko Ingeniaritza Kimikan doktorea
  • Marie Lamarche, Bordeleko Unibertsitateko Zuzenbide Pribatuko eta Zientzia Penaletan irakaslea eta Centre européen d'études et de recherches en droit de la famille et des personnes zentroko Bordeleko Unibertsitatean eta (CERFAP)
  • Ingrid Mulà, Gloucestershireko Unibertsitateko Garapen Iraunkorrerako Hezkuntzan doktorea, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko goi-mailako hezkuntzaren arloko kalitateari eta iraunkortasunari buruzko proiektu baten koordinatzailea eta Camilo Jose Cela unibertsitateko irakaslea
  • Maria Jose Bautista-Cerro, UNED Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitateko irakaslea  eta EUEBko Iraunkortasun Sektorialeko "Curriculumaren Iraunkortzea" Lan Taldeko buru da