euskaraespañol

Eguneko irudia

Graduazio ekitaldia Letren fakultatean

Noiz eta non

2017/11/24, 12:00 - 00:00

Kokapena

Areto nagusia - Letren Fakultatea
Paseo de la Universidad 5. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Irudia

Deskribapena

Ostiral honetan, azaroak 24, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Letren Fakultateko areto nagusian egingo da ikastegi horretako ikasle egresatuen graduazio ekitaldia.

Goizean, 12.00etan hasita, Filologia, Ingeles Ikasketa, Euskal Ikasketa eta Itzulpengintza eta Interpretazioko titulazioei dagozkien ikasleen graduazio ekitaldia egingo da.

Ekitaldi honetan parte hartuko dute Iván Igartua Arabako Campuseko errektoreordeak, Cristina Uriarte Euskal Gobernuaren hezkuntza sailburuak, Ramiro González Arabako ahaldun nagusiak eta Iñaki Bazán Letren Fakultateko dekanoak. Amabitxi gisa Amaia Ibarraran arituko da, UPV/EHUko Ingeles eta Aleman Filologia eta Itzulpengintza eta Interpretazioa saileko irakasle titularra.

Arratsaldean, 18.00etan hasita, Historia, Artearen Historia eta Geografia eta Lurralde Antolakuntzaren titulazioetako ikasle egresatuen txanda izango da.

Ekitaldi honetan hartuko dute parte Jon Zarate UPV/EHUko Euskararen eta Etengabeko Prestakuntzaren arloko Errektoreordeak, Pilar García de Salazar Arabako ahaldun nagusiordeak eta Iñaki Bazán Letren Fakultateko dekanoak. Oraingo honetan, Javier Fernández Eraso arituko da aitabitxi, UPV/EHUko Geografia, Historiaurrea eta Arkeologia saileko katedraduna.