Jardunaldia: Hezkuntza aldatzea, mundu aldakor baterako
Noiz eta non
2017/11/29, 09:00 - 00:00
Kokapena
Bilbao (Bizkaia)
Deskribapena
Asteazkenean, azaroak 29, 09:00etan, UPV/EHUko Bilboko Ingeniaritza Eskolan (Eraikin II, Rafael Moreno Pitxitxi pasalekuan. Bilbo) ‘Hezkuntza aldatzea, mundu aldakor baterako’ jardunaldia egingo da. UPV/EHUk eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak antolatuta dute. Jardunaldiaren helburuak honako hauek dira: Hezkuntza aldatzeko esperientziak aurkeztea eta ikastetxeek sustatutako hezkuntza-berrikuntzaren arloko alderdirik adierazgarrienei buruzko gogoetarako eta eztabaidarako espazioa sortzea.
Egitaraua:
09:00-09:15 Irekiera:
Cristina Uriarte, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntzako sailburua
Gurutze Ezkurdia, UPV/EHUko Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskolako zuzendaria
09:15-10:45 Hezkuntza aldatzeko Kataluniako mugimendua
Eduard Vallory, Escola Nova 21eko sortzailea eta zuzendaria
Rosa Artigal, Kataluniako Generalitateko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko zuzendari nagusia eta Consorci d’Educació de Barcelona partzuergoko zuzendaria.
11:15-12:00 Hezkuntza aldatzeko esperientziak
Begonya Folch, Consorci d’Educació de Barcelona partzuergoaren "Aldaketarako Sareak" programaren dinamizatzailea.
Sandra Gallardo, Escola Pepa Colomer eskolako zuzendaria.
12:00-12:30 Iraskasleen hasierako prestakuntza aldaketa prozesuaren eragile: metodologia aktiboak eta parte-hartzaileak.
Baikune de Alba eta Begoña Bilbao, UPV/EHUko Bilboko Irakasleen Unibertsitateko Eskolako irakasleak
12:30-14:15 Esperientzien mahaia. Berrikuntza, aldaketaren motorra: aurrerapenak eta gure lurraldeko erronkak.
Moderatzailea: Lucía Torrealday, Hezkuntza berriztatzeko zuzendaria.
Rosa Montes, FRAY A. URDANETA HLHI
Arantza Zugazaga, Maiztegi HLHI
Nieves Maya, Carmelitas Sagrado Corazón ikastetxea.
Iñaki Etxezarreta, Arizmendi Ikastola
Nekane Otxoa, Arrankudiaga LHI