‘La España del siglo XX a debate' Manuel Tuñón de Lararen omenezko liburuaren aurkezpena
Noiz eta non
Noiztik: 2017/11/06 Noiz arte: 2017/10/31, 10:30 - 12:35
Kokapena
Elhuyar gela - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)
Deskribapena
Astelehenean, azaroak 6, 10:30ean, Bizkaia Aretoko Elhuyar aretoan (UPV/EHU. Abandoibarra, 3. Bilbo), ‘La España del siglo XX a debate. Homenaje a Tuñon de Lara' liburua aurkeztuko da. Tecno argitaletxeak plazaratuko duen lana, Jose Luis de la Granja UPV/EHUko Historia Garaikidean katedradunak koordinatu du. Liburuan Historia Garaikideko 15 katedradunek elkarlanean jardun dute, baita Frantziako eta Espainiako unibertsitateko beste sei espezialitate akademikoko katedradunek ere.
‘La España del siglo XX a debate' lanak Espainiako historiari buruzko historiografiaren azken bi hamarkadetako bilakaera aztertzen du, baita gaur egun gori-gorian dauden nazionalismoen historiografia ere. Historialariaren heriotzaren 20. urteurrenean, Tuñon de Lararen lana eta nortasuna ez direla ahaztu nabarmendu gura du liburuak.
Prentsaurrekoan hartuko dute parte:
- Patxi Juaristi, Bizkaiko Campuseko errektoreordea
- José Luis de la Granja, UPV/EHUko Historia Garaikidean katedraduna eta liburuaren koordinatzailea
- Carmelo Gariatonandia, UPV/EHUko Kazetaritzan katedraduna