euskaraespañol

Eguneko irudia

Jardunaldiak.'Suizidioa: Estigmaren eta abandonuaren artean. Osasun publikoko arazo bat'

Noiz eta non

Noiztik: 2017/11/03 Noiz arte: 2017/10/24, 16:00 - 11:29

Kokapena

Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

Ostiralean, azaroak 3, 16:00etan, Bizkaiko Foru Aldundiko Ondare gelan (María Díaz de Haro,  11. Bilbo) Suizidioaren I Jardunaldia hasiko da, "Estigmaren eta abandonuaren artean. Osasun publikoko arazo bat" goiburuz. Euskal Suizidologia Elkarteak (Aidatuk) eta UPV/EHUk antolatzen dute, baita Osasun Eskubidearen Aldeko Elkarteak (Osalde) eta Osasun Mentalaren Elkarteak ere.

Osasun publiko- eta gizarte-arazoa ikusaraztea, prebentzio-egoera instituzionala ikertzea, suizidioaren gizarte-irudiei buruz hausnartzea eta jarduketa eremuak azaltzea dira jardunaldiaren helburuak. Gainera, Euskal Suizidologia Elkartea (Aidatu) aurkezteko aukera izango da. Elkarte aitzindari horrek ikerketan, prestakuntzan eta prebentzioan lan egitea du helburu.

Cristina Blancok, UPV/EHUko Soziologia II Saileko irakasle eta Aidatu elkartearen presidenteak, esan duenez, "gizartearen tabu nagusietako bat da suizidioa, baina arazo intimoa eta pertsonala balitz bezala jorratzen da, eta ezkutuan mantentzea hobeto dela pentsatzen da. Hala ere, munduan suizidioak sortutako heriotzak homizidio gehi gudako hilketak baino gehiago dira; 40 segundoro pertsona batek bere burua hiltzen du. Espainian, urtean hiru mila lagun baino gehiagok bere buruaz beste egiten dute. Egunean hamarrek. Eta beste gai kontuan hartu behar da: nerabezaroan heriotzaren kanpoko kausa nagusia da suizidioa".

Informazio gehigarria