Kongresua: ‘Hiritarren Zientziari buruzko I. Jardunaldia'
Noiz eta non
Noiztik: 2017/10/26 Noiz arte: 2017/10/27, 18:00 - 16:24
Kokapena
Baroja entzunaretoa - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)
Deskribapena
Ostegunean, 26, 18:00etan, Bizkaia Aretoko Baroja gelan (Abandoibarra, 3. Bilbo) hasiko da Hiritarren Zientziari buruzko I. Jardunaldia. UPV/EHUk sustatutako ekimenaren helburua da hiritarren osasuna hobetzeko hiriguneak ikertzeak duen garrantzia gizarteari helarazte.
Han izango dira Bilboko Udaleko, Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko eta Bilboko Auzo Elkarte desberdinetako kideak. Hor, Bilboko auzo desberdinetako hiritarrek dituzten ardurak eta beharrizanak ezagutaraziko dira, baita auzoetarako diseinatutako planentzako ekarpenak egin ere. Bestalde, Espainiako beste hiri batzuetan egindako ikerketak eta azterketak aurkeztuko dira. Doako sarrera, edukiera osatu arte.
Egitaraua:
- 18:00. Hitzaldia: ‘Barrios cardiosaludables y dieta': Julia Díez. Universidad de Alcalá
- 18:15. Hitzaldia: ‘Experiencia participativa Fotovoz en Villaverde, Madrid'. Reyes García. Madrileko Udala
18:25. Hitzaldia: ‘Resultados del Proyecto Fotovoz en Bilbao', Leyre Gravina. UPV/EHU
- 18:40. Mahaingurua
• Joseba Bidaurrazaga. Eusko Jaurlaritza
• Karmele Barainca. Bilboko Udala
• Iluminada Santos. Osakidetza eta EFEKEZE-ko kidea
• Javier Muñoz. Bilboko Auzoen Elkarteen Federazioa
• Fotovoz Bilbao proiektuan parte hartu duten auzokideak
- 19:30. Eztabaida interaktiboa Bilboko auzokideekin