Familia Protokoloari buruzko jardunaldia
Noiz eta non
2017/10/19 2017/10/19, 09:00 - 11:30
Kokapena
Bilbao (Bizkaia)
Deskribapena
Ostegunean, urriak 19an, goizeko 9:30etatik 11:30era arte, Bilboko Ganberaren egoitzan (Rekalde Zumarkalean, 50. Bilbo) jardunaldi bat egingo da Familia Protokoloa zer den eta noiz erabiltzen den aztertzeko asmoz. "Familia Protokoloa: Batzuk baliagarriak, beste batzuk ez" izenpean, jardunaldia eskainiko du Mario de Gandarillasek, Gandarillas, Mora & Asociados enpresako zuzendaria dena.
Saioan, Familia Protokoloa azken urteetan izan duen bilakaera jorratuko da eta mota honetako kontsultoretza lantzeko metodologia desberdinak proposatuko dira. Gainera, zenbait kasu praktiko aztertuko dira.
Bilboko Merkataritza Ganberak, CEBEK erakundeak eta UPV/EHUko Familia Enpresaren Katedrak, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin, "Familia enpresen eraldatzea: Etorkizuna ziurtatzea" zikloa antolatu dute. Familia enpresek ekonomian eta gizartean duten garrantziaz jabetuta, enpresa hauen lehiakortasuna hobetzen eta biziraupena luzatzen laguntzea du helburu ziklo honek. Orotara 17 ekintza ezberdin (jardunaldiak, tailerrak eta hitzaldiak) eskainiko dira.