‘UPV/EHU Espazioan' elkitaldiaren inaugurazioa
Noiz eta non
Noiztik: 2017/10/17 Noiz arte: 2017/10/11, 11:00 - 15:18
Kokapena
Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)
Deskribapena
Asteartean, urriak 17, 11:00etan, Bizkaia Aretoan (Abandoibarra 3, Bilbo), prentsaurrekoa antolatu da ‘UPV/EHU Espazioan' ekitaldi tematikoaren inaugurazioa dela eta. Zientzia Astea 2017ren aurretik ospatuko den ekitaldi honek astronomiaren eta espazio-ikerketaren funtsezko ezagutzak era ludiko eta bisual batean erakustea du helburu.
Prentsaurrekoan izango dira:
- Nekane Balluerka, errektorea
- Arturo Muga, UPV/EHUko Garapen Zientifikoaren eta Transferentziaren arloko errektoreordea
- Olatz Basagoiti, Euskalteleko laguntza arduraduna
- Enrique Gómez, Bilboko SENEReko zuzendaria eta Juan Ruiz de Gopegui, SENER-eko Bilboko Egitura eta Mekanismo-sailaren nagusia
- Emmet Fletcher, Communications Officer at European Space Agency
‘UPV/EHU Espazioan'
Zientzia Astearen aurretiko hiru asteetan, urriaren 17tik azaroaren 5erarte, hain zuzen ere, Espazioa ekarriko dugu Bilboko Bizkaia Aretora. Han bisitatu ahal izango dira, debalde, Eguzki Sistemaren planeten barrena doan oinezko ibilbide bat, Espainiako planetario puzgarri handiena eta espazio-misio famatuenetako batzuen maketen erakusketa bat.
Euskal Herriko Unibertsitateak ‘UPV/EHU Espazioan' antolatu du, Zientzia Asteko ekintzen baitan, Ekonomia, Industria eta Lehiakortasunerako Ministerioaren Zientzia eta Teknologiarako Espainiar Fundazio, FECYT, Euskaltel, Sener, BBK, CETA-CIEMAT, Trujilloko Udala, ESA eta CSICen babesarekin.