Jardunaldia: Berdintasuna lurraldearen antolamenduan: generoak zeharkatutako paisaia
Noiz eta non
Noiztik: 2017/10/10 Noiz arte: 2017/10/03, 09:30 - 13:11
Kokapena
Bizkaia
Deskribapena
Asteartean, urriak 10, 9:30ean, Tamarises Izarra jatetxeko 1. solairua (Getxo) "Berdintasuna lurraldearen antolamenduan: generoak zeharkatutako paisaia" jardunaldia hasiko da. Ekitaldi hori UPV/EHUko UNESCO Katedra: Kultur Paisaiak eta Ondareak antolatu du eta 2017ko Ondarearen Europako Jardunaldien barruan egingo da. Topaketa horrek genero ikuspegitik paisaiaren kudeaketaren gaineko hausnarketa egitea du helburu; zeren eta lurraldearen plangintza egin eta hura antolatzeko prozesuek ez dituzten beti aintzat hartzen desberdintasunak.
Jardunaldiari hasiera emateko, hauek joango dira:
- Agustín Azkarate Garai-Olaun, UNESCO Katedra: Kultur Paisaiak eta Ondareren zuzendaria
- Victoria Azpiroz Zabala, Jaurlaritzako Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko teknikaria
- Keltse Eiguren Alberdi, Getxoko Udaleko Presidentzia eta Berdintasuna zinegotzia
Jardunaldietan hauek ere egongo dira: Angélica Velasco (Filosofian doktorea), Adriana Ciocolleto (Arkitekturan doktorea) Amaia Albéniz (arkitektoa), Inés Novella (arkitektoa eta Berdintasuna-agentea) eta Griselda Flesler (generoan, diseinuan eta arkitekturan hezitzailea). Haiek hirigintzari, lurraldeari eta genero ikuspegiari buruzko euren gogoeta eta esperientziak partekatuko dituzte.
Amaitzean, Punta Begoña Galerietara bisita gidatua egingo da.
Aretoa bete arte, izen-ematea doan da: catedra.unesco-paisajes@ehu.eus