euskaraespañol

Eguneko irudia

Munduko Landareen III. Azoka

Noiz eta non

Noiztik: 2017/09/30 Noiz arte: 2017/10/01, 10:00 - 18:00

Kokapena

Leioa-Erandio (Bizkaia)

Deskribapena

Larunbatean, irailak 30ean, UPV/EHUko Arboretumen, Munduko landareen III. azoka hasiko da. Azokaren antolatzaileak Bizkaiko Foru Aldundiko Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko Saila eta Euskal Herriko Unibertsitatea izan dira, eta laguntzaileak, berriz, Leioako eta Erandioko udalak eta BBKren Gizarte Ekintza.

Bi egunetan zehar, goizeko 10etatik arratsaldeko 6ak arte, azoka landare-ekoizleen bilgunea izango da eta munduko bazterretako hainbat espezie eta barietate erakutsi ahal izan dira. Orain arte egindako edizioetan, publiko arrakasta izan du. Aurten, 36 erakusketariek aurkeztuko dituzte haien bildumak. Bisitariek bost kontinenteetako landareak miretsi eta erosi ahal izan dituzte, oso prezio onean. Nahiz eta gehienak ezezagunak izan gure latitudean, erraz hazi ahal izango dira Euskal Herriko lorategi eta balkoietan.

Hainbat ekoizle etorriko dira Euskal Autonomia Erkidegotik, Estatuko gune batzuetatik (Nafarroa, Malaga, Valentzia, A Coruña, Asturias, Bartzelona eta Madril) eta Frantziatik. Eta era guztietako landareak erakutsiko dituzte: bonsaiak eta zuhaitz zein zuhaixka apaingarriak,landare tropikal eta azpitropikalak, kaktusak, landare haragijaleak, ostargi-belarrak, iratzeak eta bildumako zitrikoak.

Inguru pribilegiatu batean kokatuta izango da azoka, EHUko Arboretumean hain zuzen, Leioako campusean. Leku horrek sekulako interesa du botanikari eta landarezaleentzat.

Datu praktikoak:

  • Sarrerak: Sarreraren salneurria euro bat da (12 urtetik beherako umeentzat, dohainik). Azokako sarreran erosten dira.
  • Aparkalekuak: Antolatzaileek bi aparkaleku atonduko dituzte Arboretum-eko inguruetan.
  • Doako autobus zerbitzua: metroz etorritako bisitarientzat, Astrabudua (Erandio) eta Leioa geltokietatik UPV/EHUraino doako autobus zerbitzua egongo da. Ordutegia goizeko 10:00etatik arratsaldeko 18:00etara izango da. Ordutegiak kontsultatzeko, sakatu hemen.