euskaraespañol

Eguneko irudia

Jardunaldiak: Hezkuntza eta Garapen Iraunkorrerako Helburuak

Noiz eta non

Noiztik: 2017/09/05 Noiz arte: 2017/08/31, 17:00 - 09:03

Kokapena

Baroja entzunaretoa - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

"Hezkuntza, garapen iraunkorrerako helburuen oinarria (GIH)" jardunaldiak hasiko dira. Ekitaldia UPV/EHUKo Garapen Iraunkorra eta Ingurumen Hezkuntzari buruzko UNESCO Katedrak antolatu du. Gainera, Bizkaiko Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila eta Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila babesleak dira, eta Unesco-Etxea Euskal Herriko UNESCO Zentroa  laguntzailea da.

Ostegunera arte, hilak 7, hezkuntza arloan garapen iraunkorren helburuak lortzeko esperientziak eta jardunbide egokiak partekatuko dira. Garapen Iraunkorrerako Hezkuntzarako  Global Action Programme-ren nazioarteko koordinatzaile Bernard Combesek hasierako hitzaldia emango du: "Garapen Iraunkorrerako Hezkuntza eta Garapen Iraunkorraren Helburuak".

Hasiera emateko ekitaldian hauek parte hartuko dituzte:

  • Elena Moreno, Eusko Jaurlaritzako Ingurumeneko sailburuordea
  • Elena Unzueta, Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko Foru diputatua
  • Idoia Fernández, UPV/EHUko Berrikuntzaren, Gizarte Konpromisoaren eta Kulturgintzaren arloko errektoreordea
  • Miren Onaindia, UPV/EHUko Garapen Iraunkorra eta Ingurumen Hezkuntzari buruzko UNESCO Katedrako koordinatzailea

UNESCOko Global Action Programme (GAP) on Education for Sustainable Development arloak interesgarritzat jo ditu jardunaldi hauek, eta gaur egun Erronka Garbia ziurtagiria lortzeko lan egiten ari da. Ziurtagiri horrek aitortzen ditu ekitaldiek ingurumenean eragin ditzaketen inpaktu negatiboak minimizatzeko asmoz diseinuan eta antolakuntzan ingurumen-neurriak txertatzen dituzten ekitaldiak.