Formula Student Bizkaia taldea Montmelón lehiatuko da
Noiz eta non
Noiztik: 2017/08/23 Noiz arte: 2017/08/27, 10:00 - 19:00
Kokapena
Bartzelona (Espainia)
Deskribapena
Formula Student Bizkaia taldeak bere monoplazarekin Bartzelona-Katalunia zirkuitura (Montmeló) bidaiatzeko prest dago. Bertan Formula Student Spain lehiaketan parte hartuko dute, 10 herrialdetako 66 talde unibertsitarioen aurka lehiatuz. Guztira etorkizuneko 1.000 ingeniari lehiatuko dira lehiaketa honetan haiek garatutako Formula 1 prototipoekin. Bilboko Ingeniaritza Eskolako taldeak emaitza ezin hobeak eskuratzea espero du -Kataluniako zirkuituan, pasa den hilean Formula Student UK lehiaketan egin zuen bezala, marka guztiak gainditu eta 10 urteko historian lortutako emaitza onenak eskuratu baitzituen.
Uztailaren 20tik 23ra, etorkizuneko ingeniariak garatutako ibilgailua 24 herrialdetako 2.000 ikaslek garatutako 118 ibilgailuen aurka lehiatu zuen eta bere nagusitasuna erakutsi zuen Erresuma Batuan. Bertan, Ibilgailu Elektriko Onenaren GKN sari berezia lortu zuen, Business Case proban lehenengo tokia eskuratu zuen, merkataritza-proiekzio handiena duen prototipoa bilakatuz; bigarren saria azelerazioan, 4,229 segundoko marka eskuratzeagatik, eta bosgarren saria diseinuan.
Formula Student Bizkaiak 2017. urtean bere aurreikuspenak bete ditu, aurten 10 urte bete dituelarik. Asier Zubizarretak nabarmentzen du Formula Student Bizkaia taldeko irakasle eta tutoreak, ikasleek garatutako monoplazaren "pisu eta potentziaren arteko oreka, daukan pack aerodinamikoa eta trakzio kontrol sistema" ezinbestekoak izan dira Silverstonen azelerazioan 2. saria lortzeko. Zubizarreta Formula Student Bizkaia taldeko ikasleekin joango da Montmeló-ra, lasterketan lehenengo postuak eskuratzea espero dute eta "sailkapena hobetu". Garatu duten monoplazarekin, FSB2017 taldeak estatuko erreferentea izan nahi du eta sailkapenaren lehenengo herenean kokatu.
Bartzelonako zirkuituan, ibilgailuak azterketa teknikoak jasoko ditu, ikasleek proiekturako garatutako diseinua eta negozio plana aurkezten duten bitartean, produkzio kostuen banakapenarekin. Galbahe hori gainditzen duten modeloek azelerazio eta skid-pad (zortziak egin) proba dinamikoak egingo dituzte. Test horiek gainditu dituzten taldeak itzuli azkar batean lehiatuko dira, igandeko, proba handia egingo den eguneko, irteera ordena zehazteko. Bertan, monoplazak bere erresistentzia erakutsi beharko du 22 kilometrotan, inolako laguntzarik jasotzeko aukerarik gabe; baimenduta dagoen bakarra, distantziaren erdia egin ondoren gidaria aldatzea izango da.
FSBizkaia 2017 taldea 40 ikaslek osatzen dute. Formula Student ikasleari ikasten laguntzen dion ekimen bat da, goi mailako lehiaketetarako eta merkaturako egokia den ibilgailu prototipo bat diseinatzen eta eraikitzen.
Silverstonen lehiatu den eta asteazken honetatik aurrera Bartzelona-Katalunia zirkuituan arituko den FSB prototipoa ibilgailu elektrikoa da, karbono-zuntzez egindako kasko bakarreko txasisa du, berezko bateriak ditu eta 80KW-ko sistema bikoitza duen motor bat. Nobedade bezala, Formula Student taldeak garatutako prototipo berriak diseinu berritzaile bat aurkezten du, pack aerodinamiko bat ezarriz (aurreko eta atzeko aleroiekin, fondo zuria eta difusorearekin), proba dinamikoen emaitzak hobetzeko aukera eskainiz. FSB2017-k 227 kiloko pisua du eta 110-reko potentzia, horrelako zenbakiekin 0tik 100km/ordura 4 segundo baino gutxiagotan azeleratzeko aukera ematen du.
FSB2017ak 85.000 euroko aurrekontua izan du eta kopuru horren bitartez, taldeak ibilgailuaren erakuntzari eta lehiaketetan parte hartzeak dakartzan gastuei aurre egin behar die. Ingeniaritza Eskola eta UPV/EHUrekin batera, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak ere Formula Student Bizkaia taldea babesten dute, baita Automotive Intelligence Center (AIC), Seur, Sener, Batz, Polistmodel, Irizar, Danobat, Inarak, Schaeffler eta Gurit enpresek, besteak beste.
Formula Student Bizkaia taldea nazioarteko 16 lehiaketatan aritu da dagoeneko. Ibilbide horretan argi eta garbi ikusi da Formula Student funtsezko tresna dela ikasleak prestatzeko eta ondoren enpresetan lanean hasi ahal izateko. Izan ere, euren langile izango direnen curriculumetan, enpresek asko baloratzen dute lehiaketan parte hartu izana. Horrek azaltzen du, neurri handian, azken bost urteetan talde kopuruak hazkunde nabarmena ezagutzea eta gero eta zailagoa izatea lehiaketetan parte hartzea, plaza kopurua mugatua baita. Hala ere, FSBizkaia taldeak Silverstonen lehiatu da jada eta aste honetan Bartzelona-Katalunia zirkuituan arituko da.
Babesleak eta laguntzaileak
- Erakundeak: Bilboko Ingeniaritza Eskola, UPV/EHU, Bizkaiko Foru Aldundia, Bilboko Udala, Automotive Intelligence Center.
- Lanbide Heziketako 13 Zentro Integratu: Armeria Eskola, Barrutialde Institutua, Bidebieta, Elorrieta, Fadura, Llodio, Salesianos Deusto, San Viator Sopuerta, Maristak Durango, Nicolas Larburu, Txorierri, Zornotza, Zulaibar
- 47 Enpresa: Aludium, Batz S. Coop, Inarak, Sener, Seur, Irizar, Gurit, FemEder, Lemo, Vimansa, Schaeffler, Vicinay Marine, FullWat/Ukai, Montte, Riedel, Danobat Group, RS, Evonik, Gaiker IK4, Polikea, Pictura Studios, Comargo Composites, Ge2, Cran Arte Gráfico, GKN, Igus, Loctite, Izar Cutting Tools, Pixel Sistemas, Aernnova, Telefurgo, 3R3D, Getecno, Altran, EPS, Merefsa, Brahi Serigrafía, Engimek, EGAMaster, Bender, Metracrilatos Vera, NG Brake, Ingeniacity, P4Q, D&A, BCAM, MFS Sintering
- Pistako probetan laguntzeko 3 erakunde: BEC, Artea merkataritza-gunea eta Asti Leku Ikastola
- 6 Software Enpresa: Altium, Ansys, CD Adapco, Matlab, Motor Design Limited, SolidWorks.
Formula Student Bilboko Ingeniaritza Eskolako ikasketa proiektu bat da eta honen helburu nagusia ikasleen heziketa garatzea da, 300 ikaslek parte hartu dute ikasketa proiektu honetan
FSB2017 taldea:
- Team Leader: Alejandro Lopez
- Taldea: 40 ikasle, 4 irakasle
- Tutoreak: Charles Pinto, Asier Zubizarreta, Javier Corral, Mikel Diez
-
Ibilgailua: FSB2017, Elektrikoa, karbono-zuntzez egindako kasko bakarreko txasisa, berezko bateriak eta 80KW-ko(110CV) sistema bikoitzeko motorra, 227 kg pisua, pack aerodinamikoa aurreko eta atzeko aleroiekin, atzealde laua eta difusorea