euskaraespañol

Eguneko irudia

EsZena zikloko antzezlana: ‘Zerura eroria'

Noiz eta non

2017/06/08 2017/06/08, 19:30 - 21:30

Kokapena

Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

Ostegunean, ekainaren 8an, 19:30ean, Bizkaia Aretoan (Abandoibarra, 3. Bilbo),  ‘Zerura eroria' antzezlana taularatuko du Anodino Teatroak. EHUkultura Bizkaiak antolatutako EsZena programako bigarren antzezlana izango da hori. UPV/EHUko kideak edo kide ohiak inplikatzen dituzten proiektuak dinamizatu nahi ditu EsZena egitasmoak. 

‘Zerura eroria', Anodino Teatroa konpainiak sortutako antzezlana da, eta Euskal Herriko jaialdi garrantzitsuenetan taularatu da, Leioako Maratila, Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketak, Jauzi Antzerki Jaialdia, Zurrunbilo... Aitor Fernandino, Aiora Sedano eta Florentino Badiola aktore eta sortzaileek Anodino Teatroa sortu zuten, hainbat urtetan konpainia ezberdinetan lan egin eta gero.

Zerbait al dago hil ostean? Zerbait badago, nora goaz? Gora? Behera? Bizitutakoaren arabera erabakiko al da norabidea? Ezinbestekoa da bizitza produktiboa eramatea hildakoekin joan ahal izateko? Bizitzaldi ez gauza bezain zozo baten ondoren, Armandok zeruan atseden hartzea besterik ez zuen nahi. Baina kapitalismoaren atzaparkadak eta krisi ekonomikoa zeruraino iritsi dira eta ez zuen espero bere produktibitate eskasak atseden hartzea galaraziko zionik.

Sarrera doan.

 

Informazio gehiago: https://www.ehu.eus/eu/web/ehukultura-bizkaia/home/-/asset_publisher/yCC0/content/zerura-eroria