Tailerra: ‘Creativity and family businesses'
Noiz eta non
Noiztik: 2017/05/26 Noiz arte: 2017/05/27, 10:00 - 19:00
Kokapena
Bilbao (Bizkaia)
Deskribapena
Ostiralean, maiatzak 26, 10:00etan, hasiko da ‘Creativity and family businesses' tailerra (Ahalmen sortzailea eta familia empresak). Workshop hau Bizkaia Aretoan (Abandoibarra, 3. Bilbo) eta Esperientzi Gelen eraikinean (Espainiako Bankua, 2. Bilbao) egingo da hilaren 26an eta 27an. Parte hartzaileen artean nabarmentzeko da nazioartean entzute handia duen Pramodita Sharma, Vermont Unibertsitateko ikerlari eta irakaslea.
Erakunde desberdinek publikatuta dituzten datuen arabera, bai nazioarte mailan (Family Firm Institute, 2015), bai estatu mailan (Instituto de Empresa Familiar y Red de Cátedras de Empresa Familiar, 2016), familia enpresek merkataritza-sozietateen %80-90 suposatzen dute eta sektore pribatuan sortutako enpleguaren %70 sortzen.
Euskadin ere datuak oso antzekoak dira:
- Araba: familia enpresak: 83,74%. Besteak: 16,26%
- Bizkaia: familia enpresak: 84,28%. Besteak: 15,72%
- Gipuzkoa: familia enpresak: 84,91%. Besteak: 15,09%