Hitzaldia: ‘La mujer en la empresa familiar'
Noiz eta non
2017/05/25 2017/05/25, 09:30 - 13:30
Kokapena
Bilbao (Bizkaia)
Deskribapena
Ostegunean, maiatzaren 25ean, goizeko 9:30etatik 11:30era arte, CEBEK-en egoitzan (Kale Nagusia, 50-5. solairua. Bilbo) ‘La mujer en la empresa familiar' hitzaldia eskainiko du Manuel Baldelanak, Unilco, SL enpresako gerenteak.
Bilboko Merkataritza Ganberak, CEBEK erakundeak eta UPV/EHUko Familia Enpresaren Katedrak, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin, Familia enpresen eraldatzea: Etorkizuna ziurtatzea zikloa antolatu dute. Familia enpresek ekonomian eta gizartean duten garrantziaz jabetuta, enpresa hauen lehiakortasuna hobetzen eta biziraupena luzatzen laguntzea du helburu ziklo honek. Orotara 17 ekintza ezberdin (jardunaldiak, tailerrak eta hitzaldiak) eskainiko dira.
Izena ematea
Web helbidea: https://www.ehu.eus/eu/web/catedra-empresa-familiar/izena-emateko-orria