euskaraespañol

Eguneko irudia

Alexander Vilenkin-en hitzaldia: 'Hodeiertzetik haratagoko beste unibertsoak'

Noiz eta non

2017/05/17 2017/05/17, 19:00 - 19:06

Kokapena

Bidebarrieta Kulturgunea
Bidebarrieta 4. -48005- Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

Zenbait behaketen arabera unibertsoaren zati handi bat hedatzen ari da. Gure planeta hedapen bortitz hau jada amaitu den eskualde batetan kokatuta dago. Hala ere, bilakaera bortitz prozesu honetan etengabe eskualde gehiago sortzen dira eta eskualde hauen ezaugarriak gureen ezberdinak dira. Hau dela eta, unibertso paraleloen ideia sortu zen, "multibertso" bezala ezagutzen den fenomenoa.

Alexander Vilenkin zientzialaria, Tufts Unibertsitateko (AEB) Kosmologia Institutuko zuzendaria eta munduko kosmologo aintzatetsienetako bat, honi buruz arituko da "Hodeiertzetik haratagoko beste unibertsoak" izena duen hitzaldian. Idei hauen jatorria, hauen oinarria diren behaketak eta unibertsoaren sorrera eta etorkizuneko teoriengan duten ondorioak azalduko ditu.

Bilboko Bidebarrieta Liburutegian datorren maiatzak 17an ospatuko den hitzaldi hau UPV/EHUren Kultura Zientifikoko Katedrak eta Fisika Teorikoa eta Zientziaren Historia Sailak eta Bidebarrieta Liburutegiak berak antolatu dute. Hitzaldia ingelesez izango da, aldibereko itzulpen zerbitzua ere izango delarik.

Sarrera doakoa da, baina gonbidapenak aldez aurretik har daitezke Bidebarrieta Liburutegian (maiatzak 10etik 17ra, honako ordutegian: 10:00-14:00 / 16:00-20:00, larunbata eta igandean ezik) edo esteka honen bitartez (maiatzak 10etik 16ra). Pertsona bakoitzak gehienez bi sarrera atera ahalko du.