Hitzaldia: ‘La geometría invisible del océano'
Noiz eta non
2017/05/11 2017/05/11, 19:30 - 21:30
Kokapena
Bidebarrieta Kulturgunea
Bidebarrieta 4. -48005- Bilbao (Bizkaia)
Deskribapena
Ostegunean, maiatzaren 11n, 19:30etan, Bilboko Bidebarrieta bibliotekan (Bidebarrieta kalea 4, Bilbo), ‘Matematikak eguneroko bizitzan/Las Matemáticas en la vida cotidiana' hitzaldi zikloaren hirugarren hitzaldia egingo da. Ekimen honekin, matematikak eta bere errealitatea gizarteari hurreratu nahi zaio. Hizlaria ICMAT-eko (Instituto de Ciencias Matemáticas) Ana María Mancho izango da, eta ‘La geometría invisible del océano' da bere hitzaldiaren izenburua. Sarrera doakoa izango da.
Zikloa osatzen duen azken hitzaldia ere Bidebarrieta Bibliotekan egingo da.
- Maiatzaren 18an, 19:30etan: ‘Datuez ikasten duten algoritmoak eguneroko bizitzan', Inés Garmendia (Unidad de Apoyo a la Investigación – Osakidetza).
Hitzaldiok zuzenean jarraitu ahal izango dira ere www.kulturguneatb.net webgunearen bitartez.
Hitzaldi sorta hau Espainiako Matematikaren Errege Sozietateak antolatu du Bilboko Udala, UPV/EHU, Basque Center for Applied Mathematics (BCAM) zentroa eta Radio Euskadiren laguntzarekin.