Technart 2017 Nazioarteko Biltzarra
Noiz eta non
Noiztik: 2017/05/02 Noiz arte: 2017/05/06, 09:00 - 14:00
Kokapena
Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)
Deskribapena
Asteartean, maiatzaren 2an, hasi eta ostiralera arte, maiatzaren 6ra arte, Bizkaia Aretoan egingo da Technart 2017 Nazioarteko Biltzarra. Bi urtez behingo ekitaldi hori ardaztuko da artea eta ondare kulturala aztertzeko erabiltzen diren teknika analitikoen garapenean eta aplikazioan. Technart 2017 UPV/EHUko Kimika Analitikoa saileko IBeA ikertaldeak (Ikerkuntza eta Berrikuntza Analitikoa) antolatu du.
Ekarpen garrantzitsuenen artean egongo dira, besteak beste, irudi kimikoaren azterketa, bi urte baino gutxiago dituen teknologia baten bidez egina, zeinak aztertzen dituen Gante hiriko Katedralean dauden Jan van Eyck maisuaren eta Hubert anaien lanak; nazioarteko 15 museoetako bildumekin egindako azterketen eta berriztapenen inguruko azken lanak; eta baita ere Granadako Alhambran in-situ egindako analisi ez inbasiboak, bai eta Egiptoko piramideetako hobietan, edota Ponpeiako, Peruko, Argentinako eta Espainiako bazter arkeologikoetan aurkitutako labar-pinturetakoak. Informazio guztia: https://www.ehu.eus/en/eb/technart2017/home.
Parte hartzaileak hasiera ekitaldian:
- Adolfo Morais Ezquerro, Eusko jaurlaritzako Unibertsitate eta Ikerketako sailburuorde
- José Luis Martín, UPV/EHUko Ikerketa errektoreordea
- Luisa Carvalho, irakaslea eta ikerlaria Lisboako Unibertsitatean eta Tchnart biltzar serieko presidentea
- Juan Manuel Madariaga, UPV/EHUko katedraduna eta Technart2017ren batzorde antolatzaileko presidentea