euskaraespañol

Eguneko irudia

Hitzaldia: ‘Fomentar el espíritu emprendedor en las empresas familiares'

Noiz eta non

Noiztik: 2017/05/02 Noiz arte: 2017/05/27, 18:00 - 13:05

Kokapena

Gradu-aretoa - Ekonomia eta Enpresa Fakultatea (Sarriko)
Lehendakari Agirre 83. -48015- Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

Asteartean, maiatzaren 2an, arratsaldeko 18:00etatik 19:30era arte, Ekonomia eta Enpresa Fakultateko Gradu aretoan (Lehendakari Agirre, 83. Sarriko. Bilbo) ‘Fomentar el espíritu emprendedor en las empresas familiares' hitzaldia eskainiko du Manuel Baldelanak, UNILCO-ko gerenteak.

Bilboko Merkataritza Ganberak, CEBEK erakundeak eta UPV/EHUko Familia Enpresaren Katedrak, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin,  Familia enpresen eraldatzea: Etorkizuna ziurtatzea zikloa antolatu dute. Familia enpresek ekonomian eta gizartean duten garrantziaz jabetuta, enpresa hauen lehiakortasuna hobetzen eta biziraupena luzatzen laguntzea du helburu ziklo honek. Orotara  17 ekintza ezberdin (jardunaldiak, tailerrak eta hitzaldiak) eskainiko dira.