euskaraespañol

Bilbo, terapia onkologiko berrien erreferentea Europan

Noiz eta non

Noiztik: 2017/04/27 Noiz arte: 2017/04/28, 09:00 - 19:00

Kokapena

Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

Apirilaren 23tik (igandea) 28ra (ostirala) minbiziari buruzko bi nazioarteko kongresu egingo dira Bilbon, eta bertan Europako, Asiako eta Amerikako onkolologiako 1.300 espezialista baino gehiago bilduko dira. Astebetez minbiziaren diagnostikoan eta gaixotasun horren aurkako terapian egindako azken aurrerapenak aurkeztuko dituzte.

Europako CIRSE elkarteak (Cardiovascular and International Radiological Society of Europe) ECIO (European Conference of Interventional Oncology) biltzarra egingo du Euskalduna Jauregian apirilaren 23tik 26ra. Diziplina anitzeko foro horretako eztabaidaren ardatza izango da erradiologia interbentzionista, irudi tekniken bidez gidatuta eta kontrolatuta dauden eta ahalik eta inbasiorik txikiena eragiten duten prozedura diagnostiko eta terapeutikoetan oinarritutakoa.  Erradiologia interbentzionista minbizia tratatzeko laugarren zutabea da gaur egun, kimioterapiarekin, erradioterapiarekin eta kirurgiarekin batera. Programan landuko den gaien artean egongo da, besteak beste, egungo erronken diziplina anitzeko analisia: tumore primarioak (kartzinoma hepatozelularra), metastasikoak (batez ere, kolon eta ondesteko kartzinoma), muskulu eskeletikoak, bularrekoak eta biriketakoak.

Ondoren, UPV/EHUk eta Osakidetzako OSI Barrualde-Galdakaok antolatutako urteroko RADIOMAG biltzarrak hartuko du lekukoa apirilaren 27an eta 28an Bizkaia Aretoan. Biltzar zientifiko horretan 28 herrialdetako espezialistek parte hartuko dute.

Nanofisikaren, kimika zientzien eta medikuntzaren arloko zientzialari adituek eta ikertzaile gazteek ezagutzak trukatuko dituzte minbiziaren tratamenduan terapia konbinatuak hobetzeko. Arreta berezia jarriko dute hipertermia magnetikoaren garapenean, teknika terapeutiko moduan erabiltzeko eta erradioterapiarekin konbinatzeko. Hipertermia magnetikoak nanopartikulak erabiltzen ditu bero iturri lokal moduan, tumoreak modu selektiboan kaltetzeko. Teknika hau erradioterapiarekin konbinatuz, pazienteei ematen zaien erradiazio dosia murriztea eta emaitza terapeutikoak hobetzea espero da.

Informazio gehigarria