euskaraespañol

Eguneko irudia

Jardunaldia: 'Relaciones colectivas en la CAPV y doctrina judicial'

Noiz eta non

2017/04/06 2017/04/06, 15:30 - 16:15

Deskribapena

Ostegunean, apirilaren 6an, 15:30ean, UPV/EHUko Zuzenbide Fakultatean – Bizkaiko atala (Sarriena auzoa z/g, Leioa), ‘V. Jardunaldiak: Krisia eta Lan-arloko eta Gizarte Segurantzaren azken aldaketak' hasiko dira. Laugarren hitzaldi hau emango du  Tomás Arrieta Herasek, Euskadiko Lan Harremanen Kontseiluaren lehendakaria, 'Relaciones colectivas en la CAPV y doctrina judicial'izenburupean.

Sara Lallana eta Garbiñe Biurrun irakasleek zuzenduta, zortzi hitzaldi emango dira jardunaldiotan. Besteak beste, lan-ikuskapena, enpresa-harremanak, Gizarte Segurantza publikoaren egungo egoera, pentsioak hobetzeko bideak edo bide judizialaren barruko lan-arloko bitartekaritza bezalako gaiak aztertuko dituzte jardunaldi hauetan.

Saio guztiak 15:30ean hasiko dira eta, hitzaldien ostean, eztabaidarako tarte bat irekiko da. Sarrera doan izango da.