Jardunaldia: 'Presiopeko zientzia: argitaratu edo galdu'
Noiz eta non
2017/03/31 2017/03/31, 09:00 - 18:15
Kokapena
Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)
Deskribapena
Zientzia eta komunikazioko profesionalak argitaratzeko beharrak eragindako presiopean daude etengabe. Hau are agerikoagoa da zientziari lotutako komunikazioaren kasuan, zeinean ikerketen emaitzak argitaratzeko derrigortasunak eta komunikazio inpaktua lortzeko premiak bat egiten duten. Arazoa da honen ondorioz profesionalek zintzotasunik gabe joka dezaketela, etika profesionalaren kontra. Honek guztiz hutsaldu dezake zientziaren xedea eta zientzia gizarte osoari helaraztekoa.
Guzti honi buruz hitz egingo da datorren martxoaren 31n, Zientzia Komunikazioaren Espainiako Elkarteak eta UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak elkarrekin antolatutako "Presiopeko zientzia: argitaratu edo galdu" izeneko mintegian. Bertan, alor horietan esperientzia handia duten José Manuel López Nicolás, Antonio Martínez Ron, Eva Caballero, Luis Alfonso Gámez, Javier de la Cueva…bezalako zientzialari, abokatu eta kazetari entzutetsu ugarik hartuko dute parte.
Jardunaldiko sarrera doakoa eta librea da baina bertan izateko beharrezkoa da aurrez izena ematea jornadas@aecomunicacioncientifica.org helbidera mezu bat bidalita.